Bertsos - View details   To know more about this section

2003-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-06-24 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Oiartzabal, Jose Mari
Bertsolaris / Authors
Sorozabal, Jokin
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Jokin, herriko lurperatzailea zaitugu. Aste honetan bi hilotz lurperatu dituzu: bata, bere eskuetan bonba bat lehertutako pertsona, eta, bestea, bizkarzainekin zebilen zinegotzi bat.

Description

Melody
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kaliak minez betetzen dira
batian ta bestian joz.
Ni hemen nago datorren dena
pakian serbitu asmoz.
Aspaldi hontan osatzen gera
denok minez eta malkoz
atzo negarrez etorri ziran
gaur ere negarrez datoz.

Gauza ederra omen litzake
hemen denontzat pakia.
Hala ta guztiz ez izateko
beti bada aitzakia
herri honetan itxita dago
elkarbizitzan atia.
Lurpean behintzat izango ahal da
guztientzako tokia!

Batzuk birkartzain bat behar dute
etxetik ateratzeko
besteek ez dute eskubiderik
zinegotzi izateko.
Nik martxa onik ez det ikusten
hemen pakia sortzeko.
Norbaitek lana egin dezala
nik lanik ez izateko!