Bertsos - View details   To know more about this section

1999-10-31 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-10-31 Mutriku Lagun-artekoa
Conductor
Ugarte, Arantza
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hil berri den lagunari

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-10-31 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hi hil ondoren bolada hauxe
ez dek ederra izango,
mundu hontatik beste mundura
nola egin dekan txango;.
"Ze mutil ona, ze mutil fina!"
esanaz hemengo ta hango,
nik bezain ondo ezagututa
ez lukete hau esango.

Autobusari sokaz lotuta
gu biok aurpegi alaiz,
saltaka ere irristatuta
lurrera joaten hitzan maiz;
hamaika zauri, hainbeste odol
baina ez zin ez egin gaitz;
horiek guztiak bizik pasata
orain nola kristo hil haiz?

Mozkorraldiak kanposantuan
guk sarri askotan buka,
panteotikan lore-lapurtzen
ai, guk hamaika burruka!
Baina hildakoa oran hi haugu,
hori ezin diat uka,
eta loreak jarriko'izkiat
albokoari kenduta.