Bertsos - View details To know more about this section
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Entzun dut sirena hotsa
iruditutzen zait motza
nahi nuen baina horren laguntzaz
ez nezake goza
nunbait zen barku arrotza
baina behar zuen lotsa
jorra noraino heldu diteken
gizonen bihotza.
Biztu bait nion zuzia
ke beltz gabe biluzia
baina hutsean gelditu zaigu
amets nagusia
hau orain nire auzia
ezin mantendu bizia
kapitan horrek desondratu du
bizitza guzia.
Estu buru ta hestea
ez da helduko bestea
lotsagarriro bertan utzi du
nik nuen eskea
galdu da nire ustea
ta munduko albistea
agur semea agur alaba
agur emaztea.