Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Joxe Mari Lertxundi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Areitio, Juan Mari
Lertxundi, Joxe Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ospital berean zaudeten bi gaixo zarete, Areitio hiltzeko desiatzen, Lertxundi hiltzeko beldurrez.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Joxe Mari Lertxundi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Areitio
Bizimodua tokatzen zaigu
datorren legez hartzia,
behin behar eta iritsi zaigu
honelako kurutzia,
penagarria izanagaitik
mundu hau agurtutzia,
penagarriago ez al da lagun
honela sufritutzia?
Era honetan bizi baino nik
nahiago nuke hiltzia.
Lertxundi
Aldamenean gertatua zait
bere biziko mamua,
honen onduan gertatutziak
neri jartzen dit damua,
gertakizun hau esplikatzera
ni orain aurrera nua,
itxura danez honek hiltzeko
ateratzen du planua,
hiltzeko gogoz dagon gizona
ez da burutik sanua.
Areitio
Zure iritzia entzun eta ni
ez naiz batere alaitu,
barka idazu nere ondoan
baldin badezu gogaitu,
badakizu ongi mundu triste hau
behar degula amaitu,
zorionean edo sufritzen
hola ezin da jarraitu,
hemen geu gagoz sufritzen eta
beste guztie(r)i sufritu.
Lertxundi
Oso ezberdinak juntatu gera
hemen alkarren ondora,
nik baezpa(e)re heriotz hori
utzi nahi nuke gerora,
bide hortatik ezin aldegin
gentzake jaunak inora,
baina laguna jaso ezazu
nere esan hau gogora,
gerora ere zuk hor hiltzeko
izango dezu denbora.
Areitio
Mundu honetan bizitzeko zu
itxaropenez betia,
baina sufritzen daramagu guk
ia aurtengo urtia,
era honetan egotea da
familiaren kaltia,
jaio ezkero hiltzeko ere
behar da borondatia,
era honetan egotekotan
hobe lehenbailehen juatia.
Lertxundi
Bildurra daukat jaunak hiltzeko
ho(r)i da oinarri eta habe,
ta honek berriz hiltzea nahi du
hortxe gozo ta suabe,
aldakuntza honek sortzen dizkigu
guri hamaika nahigabe,
honek egia aitortutzia
ez al du izango hobe?
Hiltzeko prestu dagola baina
bate gogorikan gabe.