Bertsos - View details   To know more about this section

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-12-17 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendizabal, Mikel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen semea Himalayan hil dela jakin duzue. Irazuk, aitak, egin ahalak egin nahi dituzu etxera ekartzeko. Mendizabalek, amak, berriz, bertan uztea egokiagoa dela uste du. Hiruna bertso Irazu hasita.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Lortu nahi zuen gailurra,
itxaropena izurra
eta akabo semetxo harek
zeraman ikurra.
Hona ekartzea ziurra,
hain egoera makurra!
Mendia aina maite bait zuen
jaiotako lurra.(bis)

Mendizabal:
Mendizaleak gaztetan,
eta etorri ustetan,
juan zan baina ez da etorri
ta gaude penetan.
Esaten dizut benetan,
nik zer pentsatutzen detan;
hainbesteraino maite zuen da
utz dezagun bertan.(bis)

Irazu:
Hemendik zenbat garraxi!
Ni minduta nago kasi,
harek ez zuen itzulerako
biderik ikasi.
Baina gorpu eta guzi,
behar da ekar arazi,
semeak hil dun mendiak ez du
besterik merezi! (bis)

Mendizabal:
Semeak behin idatzi zun,
oso garbi eta txukun,
mendian bertan geldi nahi zula
eta ez beste inun.
"Nere atzetikan ez jun,
nahiz eta gertatu ilun,"
bere asmoa hori zan eta
onartu dezagun.(bis)

Irazu:
Hari toka zaio marka!
Mendiak ez dio barka,
baina semea sendiangatik
ezin da aparta.
Musu eman da botata,
bere lurrarekin tapa
ta hilobian utziko diot
bere azken karta.(bis)

Mendizabal:
Zoritxarra izan dalako,
nahigabea guretzako,
baina ez'zagun etxean bota
horrenbeste malko!
Asmoa onartu beharko,
bertan biziko delako,
mendiarekin bat eginikan
santa sekulako.(bis)