Bertsos - View details   To know more about this section

1990-05-26 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-05-26 Ataun Jaialdia
Conductor
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Astean hil zaigu euskalzale eta bertsozale zen Juanjo Basterra

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-05-26 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denok genian inbiri,
alai helduaz lanari,
makinatxo bat ikasi eder
zor diagu hiri,
behartsuen zerbitzari,
askatasunan gudari,
herri hau jaso nahi degun denon
maisu ta gidari. (BIS)

Justizi ezaren etsai,
zeini noiz lagunduko zai,
heure minekin isilik
eta besterenekin ai!
bertsoen soroan itzai,
zaletuak bazekik bai,
hik hasitako lanak burutu
besterik ez di(a)t nahi. (BIS)

Benetan hindugun maite,
malkoz gaudek bete-bete,
nahiz eta joan sentimentuek
gurekin haukate,
beraz ez hago aparte,
gogoek gugan hakarte,
Aitorren seme benetakoa
agur gero arte. (BIS)