Bertsos - View details   To know more about this section

1989-02-26 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-02-26 Bergara Jaialdia
Conductor
Txintxurreta, Pello
Bertsolaris / Authors
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaurko egunkarian hildako zerrendetan azaltzen zera.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-02-26 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Notizi txarrak eta on asko
era hontan dijoazte,
irakurritzen jarduna nago
hoitatik bat eta beste,
harriturikan gelditua naiz
letzen hasi eta laiste,
neregan oso gauza gogorrak
egunkarian datozte,
hainbat gorroto zidatenikan
oraindik ez nuen uste. (BIS)

Egunkari hau hain pozgarria
neretzat ez da atera,
norbaitek ezkuta arazi nahi
beste parajen batera,
zein demoniok bete ote du
era horretan papera?
Zer atzerako hartua detan
une horretan kolpera,
hogei urtekin sartu bainaute
batek (ed)o bestek lurpera. (BIS)

Naiz notizi ho(r)i izanduko zan
seguru nere kalteko,
nik ere badet beste zertxobait
jende horri esateko,
haien nahi hori oraindik behintzat
nik ez dedala beteko,
se(g)itun hiltzea besterik gabe
ez dezute ba usteko,
ai kaja beltzan sartu nahi nauna
badago pixka bateko. (BIS)