Bertsos - View details   To know more about this section

1991-07-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-07-20 Legazpi Jaialdia
Conductor
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Asko estimatu duzun pertsona betirako joan zaizu.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-07-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Baserrian jaio nintzen
bizitzaren hegoetan,
zenbat goza izan dudan
hango zelai berdeetan,
lagun haundi bat banuen
oinarri hastapenetan,
sarri hartu ninduena
kantari bi belaunetan,
joan da gero badakit
zer zinan une honetan,
min artetik kantatzen dut
maite zintudan benetan,
horrelako gutxi dira
aitortzen zaitut horretan,
alkarrekin gabiltz beti
nere oroitzapenetan.

Pazientzi haundikoa,
holako ze gutxi diran!
beti jendea ugari
izaten zenuen jiran,
txiste bihurriren bati
nundik helduko hor miran,
zure inguruko denak
majo gozatutzen ziran,
haurtzaroko urte haiek
holaxe joan zitzaizkidan,
ametsezko mozkorraldi
baten irudi bailiran,
zu joan da gero badakit
zer datorkigun segidan,
zuk zer eskatu zenduen
ta zenbat eman zenidan.

Haur mordo bat inguruan,
egingo genuen traba,
zure ipuinak entzunaz
irria eta algara,
esaten zendun bizitza
bakarra bat geneukala,
ta hura luzatu ordez
zabaltsu beharko dala,
saiatzen naiz zure esana
ni egiten egin ahala,
mundu honetan bizitzen
esaten zendun bezala,
maisu on bat izan zaitut
bizitza bezain apala,
eskerrik asko laguna,
eskerrik asko osaba!