Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Aritz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Betiko zure lagun mina izan duzuna galdu eta hilabete pasa duzu etxetik irten gabe. Gaur, ate ondoan zaude zalantzan irten ala ez erabaki ezinez.

Description

Melody
Leiho ertzetik entzun dezaket
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nire betiko lagun-min hortan
jarria daukat arreta.
Hontarako edo bestetarako
beti hartzen gendun beta;
haserraldiak ere izaten
genitun noski uneka,
baina pozetan beteta,
ia inoiz ez erreta. (bis)
Etxetik irten ala ez irten
nago zalantzaz beteta,
nire betiko laguna ezin
dut burutik kendu eta. (bis)

Biok genuen etorkizunaz
egoten nintzan amesti;
zenbat gauetan alkartzen ginan
goxo-goxo, ezti-ezti;
baina sarritan gure bizitzak
kolpe hauexek dakazki.
Orain ez nabil errezki:
neure zalantza ta guzti. (bis)
Bakartasuna daukat gainean
ta aurkitzen naiz oso gaizki,
baina bizitza berri bat ere
hasi beharko dugu noski. (bis)

Biok batera mila ekintzatan
hartzen baigenduen parte,
baina oraintxe berak utzi nau
bazter batean aparte,
ta pena eta samin guztiak
oso-osoan hartu naute:
zenbat negar eta neke!
Inondik ezin naiz bete. (bis)
Baina kalera urten behar dut
eta saiatu jo ta ke,
nire bihotz hau piztuko duen
laguna aurkitu arte. (bis)