Bertsos - View details   To know more about this section

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jon Enbeita

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Enbeita, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok sarean eroritako bi arrain zarete. Arozena, haundia zarelako, kajara bota zaituzte; eta zu, Enbeita, neurririk ematen ez duzulako, berriro uretara. Elkar agurtzen.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jon Enbeita

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arozena:
Erabakita dago
hemengo auzia,
nahiz eskapatzen egin
ahal dugun guzia.
Zu txikia zerade
ta ni berezia;
agurtutzeko hauxe
da une gazia;
behintzat zuk ez daukazu
nire desgrazia.(bis)

J. Enbeita:
Barkatu, ene lagun,
hola esatea,
baina harrokeritan
zenbiltzan betea:
zeu zinan haundia ta
zeu zinan fuertea!
Baina gaur tokatu zait
aske izatea.
Txikiak ere noizbait
behar du suertea!(bis)

M. Arozena:
Libre uzteak ez du
hor hainbat meritu,
hala ere pozez zaude
ta ez naiz harritu.
Oraindikan neurrian
ez zera aurkitu
eta sare bat nola
arraiak gainditu?
Gizonaren indarrak
hondatuko zaitu.(bis)

J. Enbeita:
Gizonaren indarrak
dakar mila nahaste
eta arraientzako
hainbat buruauste.
Edonoiz erortzeko,
nahiz ta hala ez uste,
nigan gerta liteke
zuregan hainbeste;
baina oraingoz behintzat
utzi naute aske.(bis)

M. Arozena:
Biek arraiak gera
hori nabarmena...
Libre zeradelakotz
ez dut hartzen pena,
bainan ez pentsa eginda
daukazunik dena;
etorkizunen hartu
zuk itxaropena
eta ez hazitzeko
ein zak rejimena
(eta ez hazitzeko
egin rejimena).

J. Enbeita:
Saretik egin duzu
hainbeste deadar;
badaezpadan banoa
igerian azkar,
alperrik baita hemen
egitea negar.
Gaur erori ez dena
jausi leike bihar,
eta bien tartean
bizi egin behar.(bis)