Bertsos - View details   To know more about this section

2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-09-15 Biriatu Sariketa
Conductor
Colina, Sustrai
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Euskal Herritik kanpo dagoen euskal preso bat zara. Gaur jakin duzu zu bisitatzera zetozen bi lagun errepideko istripu batean hil direla.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hilabetean bi aldiz nago
ia pozik, ia alai,
irrifarrea bisaian eta
bihotza zeharo lasai.
Ni ikustera zentozen egun
nere ama ta bi anai.
Nik besterikan ez nuen egun
haiek ikuste hori nahi.
Preso dadukat nere gorputza,
nere malkoak ere bai. (bis)


Bart arratsean egona naiz bai
ilargiari begira,
oroitaraziz nere amaren
begietako dizdira.
Ez dut gehiago ikusiko ez,
joan dira urrutira.
Agur xume bat ematea ere
ahal izan banu sikira!
Nere kondena bizi zuten ta
nire kondenan hil dira. (bis)