Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Murua, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Asko maite duzun zakur zaharra duzu zuk, Mikel, etxean. Murua duzu zakur hori. Akabatzen ez zara ausartzen eta Aralar mendira eraman duzu, han libre utzi eta etxera etorri zera. Zakurra ordea, zeu orduko duzu etxean.

Description

Melody
Dama askoren engainagarri
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Zakur eder bat badet etxean
baserrin ohi dan bezala,
ta ikusten det osasurretik
ia galtzen ari dala,
hil nahi ez ta mendira eraman
bueltatu zait berehala,
hor ezagun da zeure izatez
zakur bar fina zerala.
Murua
Orain artean nere nausia
ez zera izan entzungor,
bainan gaurkoan hanka sartze bat
nei egina didazu hor,
zaharra naizela ta libre utzi
ez zera portatu jator,
han ere berdin hil behar nun da
berriz zuregana nator.
Mendizabal
Mendian utzi eta halare
barrutik kezkaz nenguan,
itxura danez suerte hori
ez dezu maite munduan,
zeure etxea maite badezu
azaldu dezun moduan,
azken arnasa eman ezazu
nagusiaren onduan.
Murua
Gazte denboran izandu nauzu
oso langile bikaina,
etxe honetan inortxok ez du
lanikan egin nik aina,
askatasuna eman didazu
nik ezin gozatu baina,
han ote nuen hil ordurako
merezi nuen ordaina.
Mendizabal
Zakurra pentsa ez zaitut utzi
nik edozein eskuetan,
jaio geroztik hil behar hori
daukagu mundu honetan,
mendi gainean ez dezu nahi ta
nahi dezu etxetxo bertan,
nik bihonzetik lagun nahi zaitut
zure azken egunetan.
Murua
Lehenen bidali ta orain neri
ez egin hemen omenik,
bihotz gogorra baldin bazera
borran ez dezu kemenik,
gosez hiltzeko libre uztea
hau merezi al nuen nik?
Zuk izan dezun bizi hontako
lagun onena izanik.