Bertsos - View details   To know more about this section

1992-09-19 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-09-19 Aduna Jaialdia
Gai-emailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ipuin baten hasiera emango diot berak ipuin hori jarraitu eta bukatu dezan: Egun batean bederatzi urteko neska koskor bat desagertu zen bere etxe ondotik. Jarraitu ipuin hori.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-09-19 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ipuin triste bat kontatuko det
gaurkoan halabeharrez:
Bederatzi urtez etxetik irten
eskolara irriparrez,
eta bidean esku beltz batek
eraman zuen indarrez,
ingurukorik ohartu gabe
haren min eta negarrez.

Kolpatu zuten eta iraindu
zergatik ez zekiela,
une batean polita zena
bihurtu bizi goibela,
konturatu zen gizaki batzuk
pizti arruntak direla,
ta martxa hortan luzarorako
bizirikan ez zuela.

Pixkabanaka itzaltzen joan zen
bihotzeko neskatila,
murgildu omen zen atsekabetan,
gelditu apal umila,
ze zartakoa Villalbarentzat,
dago mutu ta isila,
gaur arratsean azaldu omen da
errugabe hura hila.