Bertsos - View details   To know more about this section

1995-09-30 Ereño Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-09-30 Ereño Jaialdia
Conductor
Muniategi, Abel
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lopategi, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aurtengo udan Italian gertatutako pasadizoa da hau. Hango alkate batek honako bando hau eman du: ederrak ez diren emakumeek ez dute bikinian ibiltzerik izango inguruko hondartzetan. Hemen ditugu Haritz, alkatea, eta beharbada hain dotorea ez den Mañukorta, emakumea. Zer duzue elkarri esateko, alkatea hasita.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-09-30 Ereño Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Aritz Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Lopategi:
Udaletxetik lege berri bat
orain egin dugu presta,
neska itsusiak nola ibili?
Hori baitzen nere kezka,
politentzako dana libre
baina ez etorri galdezka,
zuk badakizu bi horietatik
zein taldetan zauden, ezta? (bis)

Mañukorta:
Alkate jauna buru aldetik
jarrita al zaude ero?
Gaur egunean munduak nun du
nik dedan aina jenero?
Arpei zatarra ikusitzen zait
hoi danok degu espero,
baina gorputza polita daukat
erropak kendu ezkero. (bis)

A.Lopategi:
Beraz erropak eiten dautzue
zuri nahiko enbarazu,
baina polita zarela ulertzen
badaukat nahiko arazu,
behetik gorantza begiratuta
hauxe pentsatu det aizu:
zure kasuan gauez bakarrik
urten al izango dozu. (bis)

Mañukorta:
Erantzun on bat eman gabe ni
jauna ezin naiz gelditu,
egunez ere hondartza hortan
eingo det nahiko meritu,
betaurrekoak zuk jantzi zazuz,
behar bezela begitu,
nik baino titi politagoak
mundu honetan nork ditu? (bis)

A.Lopategi:
Oraintxe hara nola egin duen
bere bi titien zita,
udaletxeko pleno-gelara
niregana etorrita,
hola aurrean erakutsita
paparreko bi erraminta,
nola azaldu ez dela berdin
haundia eta polita? (bis)

Mañukorta:
Turista danak begira ditut
aurrian bete-betian,
minifaldakin ni tapatzia
nere buruan kaltian,
erropaik gabe hondartzara jun,
gora begira jartzian,
ni baino politagorik ez da
gaur egun mundu guztian. (bis)