Bertsos - View details   To know more about this section

1989-08-19 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-08-19 Bidania-Goiatz Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zeintzuk dira gazteen arazo nagusiak?

Description

Melody
Aita asmo hartu det
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-08-19 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nora ezean daude
zalantzen esklabo,
gero nota txarrekin
poz denak akabo,
ez bait dezute jartzen
behar haina gogo,
ta erantzuna hor dator
nahi baino lehenago:
Zertarako ikasi
lanik ez badago? (BIS)

Mintzen ditu soldadu
aldegin beharrak,
herria aska nahi ta
ezinaren garrak,
hortan agortzen dira
gazteen indarrak;
sarri jasotzen ditu
beroien bizkarrak,
gizarte ustel honen
ondorio txarrak. (BIS)

Ez dalako betetzen
hainbeste promesa,
hankaz gora joan da
hamaika(ren) ametsa,
hargatik hartzen dute
drogaren babesa,
arazo larriena
etorkizun eza,
baina altxa burua
nahiz ez dan erreza. (BIS)