Bertsos - View details   To know more about this section

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Joxe Mari Lertxundi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lertxundi, Joxe Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Mañukorta, Aurrezki Kutxako enplegatua zara eta gaur Lertxundi mutikoa etorri zaizu duro-zilarra hartuta bere libretan sartzeko eskatuz.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Joxe Mari Lertxundi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


«Mañukorta»
Garai batean urre ta zilar
danak ziran atseginez,
gure artetik aldendu dira
eta zergatik jakin ez,
gaur papel hutsa ibilitzen da
eta hemen gera minez,
zilartxo horrek miloi erdi bat
balioko du gutxinez.
Lertxundi
Ai zuzendari oraindik nago
mutiko gazte samarra,
baina bizitza(r)i begiratuta
atera nahien giharra,
libretan jartzeko ekarri (di)zut
hementxe duro zilarra,
nik e(re) haundia egindakoan
bait det dirua(re)n beharra.
«Mañukorta»
Poz ematen dit zilar-diruak
eskuetan ikustiak,
gaur egun ere drogaditotzat
ezin leizke jo guztiak,
dirua ekarri ta ipinita
aurreratzeko ustiak,
bihotzetikan zoriontze(n) (d)itut
era hortako gaztiak.
Lertxundi
Zuzendari hau hemen ari zait
kontu politak esaten,
eta nik ere berrituko (d)itut
guztiak jakin dezaten,
besteri asko eman da be(re)tzat
nola ez bait dan izaten,
kontu ederrak badauzka baina
ez du askorik ematen.
«Mañukorta»
Ze golpe ederra egiten duan
zilarrezko duro finak,
Aurrezki Kutxan e(re) gauza hoiek
beti dira atseginak,
interes ordez ernan nahirikan
behar diran etekinak,
tranparik gabe gazte jatorra
e(g)ingo ditut ahaleginka.
Lertxundi
Bere kutxa hori indartutzeko
honek badauka sasoia,
beste(re)n dirua(r)i ederki asko
kendutzen dio erdoia,
era horretan bere zakua(r)i
honek eman dio goia,
miloi erdia balio badu
ez dit emango miloia.
«Mañukorta»
Balio baino gehiago ezin
hortara ez naiz iritsi,
baina lapurra behin ere ez naiz,
badet nahiko kontzientzi,
bakoitza(r)i bere(a) garbi emanda
beti errazoia(r)i eutsi,
ta diru horrek gauza haundiak
ditu bihar edo etzi.
Lertxundi
Nik ere nahi det diru horrekin
hemen zerbait egitia,
eta zure asmo on hoiek
neri on zait jakitia,
diruaren etorkizunak
ne(re)tzat pozgarrik baiti(r)a,
eta kutxako zuzendaria
ondo portatu zaitia.