Bertsos - View details   To know more about this section

1990-09-15 Zerain Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-09-15 Zerain Jaialdia
Conductor
Aranburu, Antton
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur zure etxeko txikia malkoz ikusi dezu ikastolara bidean.

Description

Melody
Nere andreak ekarri zuen
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-09-15 Zerain Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aizu iloba ez zaitez kezka
baina negarti zabiltza,
une batean entzun ezazu
zure osabaren hitza,
orain eskolan ikastea da
tokatzen zaizun langintza,
txikitatikan ikas dezazun
nolako dan bizitza.

Lagun berriak izango dira
ez zera bakar egongo,
jolas ta festak eginez noski
nola hemengo ta hango,
bizitza dezu etorkizuna ta
prestatu zaitez sendo,
horren damurik santa-sekulan
gero ez dezu izango.

Hartu poltsa ta zatoz nerekin
beste haurtxoen antzera,
gela erdian elkarturikan
ariketak probatzera,
hasera dezu bide hontatik
jarraitu zazu aurrera,
zein baliotsu izango dan hau
gero jabetuko zera.