Bertsos - View details To know more about this section
Bertso Berriak [Bertso berriak jartzera noa orain neskazahar batentzat] [Bertsoa] / Manuel Lujanbio "Txirrita"
Bertso Berriak [Bertso berriak jartzera noa orain neskazahar batentzat] [Bertsoa] / Manuel Lujanbio "Txirrita"
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1960-00-00
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
BERTSO BERRIYAK
Manuel'el jariyak
Bertso berriyak jartzera nua
Orain neskazar batentzat
Nigandik ondo irabaziyak
Dauzkala iruditzen zat
Zergatik ori ibiliya da
Kastigu billa guretzat
Gau eta egun ixildu gabe
Gaizki esaka neretzat
Asko pentsatzen etzuan
Baña ara ordañak beretzat.
Gezurrarekin engañatu-ta
Jarri zituan auzuak
Eta gañera egiten ditu
Testimonio gaiztuak
Orain jendiak jakindu dezan
Jartzera nua bertsoak
Trabatu nayik ibili naute
Lau neskazar da atsuak
Kopeta zimur edukiarren
Eztaude oso mantzuak.
Neskazar orri esan biayot
Belarriyaren ertzera
Nai duanian azaldutzeko
Arrazoi oni eltzera
Guri konduta galtziagatik
Apropos ari al zera
Zerorri ere azitarako
Prenda eder bat etzera
Lotsik eztezun gezurtiya ta
Mingain gaiztoko saltzera.
Bi illabete kunplitu ziran
Broma bat pasatu zala
Ta geroztik nun jakin detan
Kontrariyo bat bazala
Nun jakin dedan neskazar ori
Besterik iñor etzala
Mendiyan dauden otsuak baño
Beltzago dauka azala
Ori andretzat suertatzia
Jaunak guarda nazala.
Batetik beltza ta itxusiya
Gustagarriya da ori
Buruan tximak palta ditu-ta
Bizarra dauka ugari
Begiyak triste sudurra luze
Ortzen erdiyak erori
Bati ta biri bezela igual
Aditzen zaye iruri
Anima salbo igeltz sakutik
Sortutakoa diruri.
Askoi bezela berrogei urte
Mundu onetan korritu
Aspaldi ontan larru azalik
Etzayo asko guritu
Azkenerako lizundurikan
Zimurtu eta oritu
Ortzak galantak, buruban
Berriz ille guziak zuritu
Mundu ontako desgrazi danak
Neskazar orrek baditu.
Aspaldi ontan arkitzen zera
Nitzaz gaizki itzegiña
Konsideratu zu orain ondo
Nola zauden utsegiña
Neregatikan gaizki esaka
Dantzatu dezu mingaña
Eta pena det kulparik gabe
Despreziyo au egiña
Baztar guztiyak desordenatzen
Zabiltzan buru ariña.
Andik bostetan atera giñan
Etzan berandu artian
Seiretarako gure etxetik ez giñan
Txit apartian
Eta denbora pasa genduan
Kontu kontari artian
Gauza batzuek esplikatuaz
Amorez eta pakian
Ez zuk esaten dezun bezela
Itxura gaizto batian.
Beste gauza bat kontatutzen du
Ero aldiyak eltzian
Nai bezelako mutil gaztiak
Aukeran dauzka atzian
Eta gañera baztar atzian
Sagastiyaren ertzian
Denda polita ardo ta guzi
Ezen paltik ez etxian
Nere senarrak ze suertia
Ni emaztetzat artzian
Berak dituan gauza guziyak
Orgulloz kontatzen daki
Eta bera nolakua dan
Mundu guziyak badaki
Etxian berriz bei zar batekin
Ollo batzuek arruki
Asto koskor bat eta zakurra
Taberna berriz egoki
Oyek guziyak izanagatik
Etzaitu iñork erruki
Baldin suertez ikusten bada
Prenda ori ezkondu-ta
Lastima baña artu biar du
Andre guztien konduta
Artzen duanak esan lezake
Trapu zar bat konpondu-ta
Lengo jeniyo txarrak utzi-ta
Ezpada jartzen ondu-ta
Gizona laister bialiko du
Soñeko galtzak kendu-ta.
Nork esplikatu kantetan ondo
Zer saltza duen ekarri
Sekulan berriz gauza txarrikan
Eztiyot nik egin ori
Aspaldi ontan berotu ditu
Alperrik zenbat belarri
Sentimentuban jarri ninduen
Trantze estuban txit larri
Beragatingikan amabi bertso
Orra Manuel'ek jarri.
Bertso Berriak [Bertso berriak jartzera noa orain neskazahar batentzat] [Bertsoa] / Manuel Lujanbio "Txirrita"
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1960-00-00
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000455.tif |
