Bertsos - View details   To know more about this section

Kizkitza'ko Itsas-argia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"

Description

Title
Kizkitza'ko Itsas-argia
Dokumentuan jasotako izenburua
Kizkitza'ko Itsas-argia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Kizkitza mendi gañean degu Goyerriaren zaindari
Signature
Lazkao Txiki'k
Date
1963-12-28
Bertso kopurua
14
Bertso dokumentu mota
Mekanografiatua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Original

Kizkitza'ko Itsas-argia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Dokumentu-mota:  Mekanografiatua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Kizkitza mendi gañean degu
Goyeŕiaren zaindari,
Makiñatxo bat laguntza jator
egin izan digu guri,
Aspaldi ontan isillik zegon
beŕitu nai det kantari
Zori gaitzean aztu xamaŕik
gendukaguen Ama'ri.

II
Oraindik ere zugan aztuta
ez da bizi Goyeŕia.
Bear danean ipiñi dezu
merezi zendun aŕia,
Ainbeste merezirikan zeuden
Amatxo maitagaŕia,
Lengo ermita eŕe zan baño
egin dizute beŕia

III
Bixitatzera pozik eldu naiz
emen zenden lekura,
mereziya daukazuta
nola ez artu ardura,
lenagokoak bakiñatxo bat
jaso dituzu zerura,
Gure auŕekuak zer izan ziran
emen jayo zait burura.

IV
Amarik gabe estutasuna
pasatzen ez da eŕeza,
Beartutzean ama deitzea
gizonak bai du bereza,
Itxas-aldiko estuasunak
gogoetan artu beza,
Lenagokuai amaika aldiz
egin ziezun babesa.

V
Askotan zera itxas-gizonak
neketikan salbatuak,
Etzuten penik zuri fabore
eder ayek eskatuak,
Izaten zendun Itxas-aldeko
seme tristien kontuak,
Amaika aman seme badira
zurekin gogoratuak.

VI
Euskal-eŕitik itxas aldera
lenago asko joantzan,
Bear aldian egoten ziran
Ama, zure esperantzan,
Zure laguntza bañan oberik
estualdietan etzan,
Faro eder bat'e jaŕi zuten
andik argi egin zezan.

VII
Jakiña dago zure ganako,
zer maitetasun zeukaten,
Itxasotikan zetostenean,
iyotzen zitzaizun zuzen,
Zure farolai jardutzen ziran,
eren argitxuak jartzen,
Itxasuaren illun-aldian,
argiya izan zezaten.

VIII
Gaur ere asko gabiltz itxasoz
ez gentzake au ukatu,
Itxaso zakar ortatik, Ama,
aldituzunak altxatu,
Gure barkua bizitza da'ta
itxasoa da pekatu
Adan beste aŕantzale on batek
ondo zaintzeko eskatu.

IX
Laguntzik gabe zer egingo du
igeri ez dakienak,
Ez gaitezela izan gu gero
ur txar oŕek eramanak,
Jakiñikan zenbat laguntzen dun
gure Kizkitza'ko Amak,
Deboziua izan zaiogun
Itxasoan gabiltzanak.

X
Ama on ori guri laguntzen
jaŕaitu emendik auŕera,
Gu ere zori txaŕeko ontan
askotan beartzen gera,
Lenguak bezela dabozioz
beruak baldin bagera,
Guk ere iyo bearko degu
argiak eramatera.

XI
Egun sentiko goiz illunean
bizi zeraten aurtxoak,
Pekatuara usterik gabe
itzultzen dira pausoak,
Gure Ama oŕek aŕiskutikan
len asko ditu jasuak,
Eskatu eta zaindu zaiztela
Kizkitza'ko Ama goxoak.

XII
Zuekin nator oraingo ontan
o biotzeko gazteak,
Pasa ituzute berai laguntzen
egunak eta asteak,
Ermitatxuak beŕitutzen
edo zuzentzen bideak,
Doble sarikin ordain zaindezke
Kizkitza'ko Ama maiteak.

XIII
Zar'da gazteak eŕezak gera
bide txaŕera erortzen,
senar-emazte aiton'da amona
aitata nai ditut emen,
iñoiz illunduta gertatzean
argi on baten biaŕen
Iyo zaitezte Kizkitza'raño
argiaren billa zuzen.

XIV
Festa beŕi bat egin nai degu
gauzak beŕirik jartzian,
Egun berdiñez egingo degu
urte orotako antzian,
Nola ez degu zaletasunik
amatzaz gogoratzian,
Danok Kizkitza'ra iyo zitezte
agor illaren zortzian.

Lazkao-txiki'k

Kizkitza'ko Itsas-argia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Dokumentu-mota:  Mekanografiatua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000500.jpg
xdz5_btx_000501.jpg

xdz5_btx_000500.jpg

Document