Bertsos - View details To know more about this section
Lurreko gauzen fonts gabetasuna [Bertsoa] / Franzisko Lopez Alen
Lurreko gauzen fonts gabetasuna [Bertsoa] / Franzisko Lopez Alen
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1894-12-01
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Arkitzen nintzan kampo santoan,
Ichiltasunen erdian;
Eta bakarrik, bai! ain bakarrik,
Ainbeste yendian artian!
Dena estalia gurutz-autsi bat
Nekusan alde batian;
Eta apainduba urrezko letraz
Beste bat zeukan aurrian.
2
Arrek zekarren uda berriak
Zabaltzen duen belarra;
Eta onek berriz osto eroridun
Arbol aundien adarra,
Laguntzik gabe bakardadean.
Etor zitzaidan nigarra.
An zegolako gurutzetchua
Choko batian bakarra.
3
Eta choriyak egun sentian,
Ipintzeko kantatchoak,
Bildutzen ziran yatera bere
Gañean zeuden kardoak;
Bestera nunbait etziran yuaten,
Ikusirikan —gaichoak!—
Zinta orridunak, argiyak eta
Gañera berriz koroak.
4
Zer da lurreko bizi hau, niyon.
Jasorik gora begiyak!
Eta begiyak itchi zizkidan
Ordubanchen eguzkiyak!
Ilhuntasunan gelditu nintzan,
Itchuturikan argiyak;
Orduan yakin nuen zer diran
Lurreko gauza guziak!
Lurreko gauzen fonts gabetasuna [Bertsoa] / Franzisko Lopez Alen
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1894-12-01
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000566.jpg |
