Bertsos - View details To know more about this section
Ebroko katea : Nere adiskide On Jose Artola Jaunari [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga
Ebroko katea : Nere adiskide On Jose Artola Jaunari [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1896-06-13
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kate ori da omenaz ondo
Daukaguna guk jantziya,
Ez da bada ez, orren kondaira
Orainchen sortu berriya;
Pozgirotzen naiz izendatzian
Ebroko ate aundiya,
Euskaldunak or arkitzen zuten
Gudan sartzeko doiya.
Euskal-mendiyan sortuzten dira
Lorecho edergarriyak,
Euskaldunaren etsai ziranen
Odolez ondo bustiyak;
Zér uste zuten bada zirala
Euskal-erriko mandiyak?
Zér uste zuten zirala gure
Aiton zar buruzuriyak?
Indartsu zeuden eta ganera
Ziran buruz chit azkarrak,
Agintzen ere eziran berak
Zenbait bezela kaskarrak;
Arrunt garbitzen zituzten abek
Ingurutako baztarrak,
Isill-isillik gelditzen ziran
Mendi soro eta charak.
Guda gogorrak egin izandu
Dituzte len euskaldunak,
Bildur gabeko euskal adintsu
Eta gunu odoldunak;
Nork ikaratu? ez onezkuak,
Guchigo berriz zaldunak,
Etziran inoiz atzeratutzen
Gure aita zentzudunak.
O! kate eder maitagarriya
Murrutzat aukeratua,
Arin joan oi zan etsai zitala
Zugandik ikartua,
Or dago berriz Euskal-erriko
Erniyo mendi goitsua,
Ez dana izan etsayengandik
Bera bein menderatua.
Ematen duen belar ori da
Etsayentzako arantza,
Ikartzen da orri begira
Basuan dabillen artza;
Ez aldu bada ikartuko
Dar dar datorren arrotza,
Baldin onera etortzen bada
Jela bera bezin otza?
Ebroko kate ortan oi zuten
Gaiaitu etsai arrua,
Or utzi zuten naiezagatik
Gizon askochokok larrua;
Idukigatik zinkaz ederki
Antolatuta barrua,
Etzau benere lotan egoten
Euskaldunaren burua.
Aziya ondo zabaldu zuten
Euskan erriyan aitonak,
Etziran abek chorakeriyak
Buruz pentsatzen egonak,
Baizikan ziran aben asmoak
Ondorenguentzat onak,
Beartzen ziran oso gogorki
Aiton gurien azkonak.
Aiton gurien azkonak ziran
Libertadien nausiyak,
Oyek zituzten sendaturikan
Usten euskeran zauriyak;
Oyek, bai, oyek, artzen zizkaten
Goitikan bera neurriyak,
Eta biraltzen zituzten arin
Emendik arrotz guztiyak.
Kate ori da oroigarritzat
Euskaldunak daukaguna,
Izen eder au kanpo erriyan
Danentzat da ezaguna,
Jiran ez dauku belar charrikan
Urruti berriz azuna,
Ebroko kate ederra da au
Onra aundiyan deguna.
Ebroko katea : Nere adiskide On Jose Artola Jaunari [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1896-06-13
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_000610.jpg |