Bertsos - View details To know more about this section
Batzuk aditu nai ez beraren izenik [Bertsoa] / Gillermo Albizu
Batzuk aditu nai ez beraren izenik [Bertsoa] / Gillermo Albizu
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Zeruko Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:
1970-00-00
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikurrin gureakin
karta det artua,
irakurri det dana
ondo aztertua.
Gurasoen izkuntza
dezu baztertua,
erdeltasunarekin
zaude uztartua:
utzi dit biotzean
arantza sartua.
Esanez nola dezun
izena aldatu,
bertso batzuek neri
zenidan eskatu.
Orra nere erantzuna,
ez zaitez damutu:
—"Euskerak euskerazko
izenak nai ditu;
izena eta izana;
au ondo aditu!
Ez ba'degu zaindutzen
guk ama euskera,
gu aren egitazko
semeak ez gera.
Zapuztua daukagu;
ain dago minbera!
Auxen, esan nai dizut
gutxi gora-bera:
izena aldatu arren,
zu lengoa zera.
Vailladoli'n dituzu
zeure ikaskintzak.
Oinbeste buru-auste
eztu ikazkintzak!
Nola kendu ditezken
gaixoaren gaitzak:
osasu ditezkenak
eta sendakaitzak.
Euzkeraz ez al daude
bear diran itzak?
Euskeran maitasunik
ez ba'zaitzu pizten,
euskal izena artzeko
etzera irixten.
Besteren lapikoan
babarrun egosten,
oso ondo dagonik
e det nik ikusten.
Asi zaitez, illoba,
euskeraz ikasten.
Len "Joani" ziñaden
eta orain "Yone";
erriko urteko jaian,
zure santu egune.
Bitartean, badago
makiña bat une
—neskatx egin zerade,
gaur etzaude ume—
ordurako, idazten
asten zeran xume.
Orain arte entzuna
ez ba'litz naikua,
Yone, aditu zazu
azken aolkua:
ikasitzea dala
bearrenezkua.
Askok dirua dute
beren Jaungoikua;
neretzat, mintzaiera,
danen gaiñekua.
Eta danen artetik,
lenengo, guria:
Aitor'ek ezpaiñetan
zintzo ibillia.
Ikusiko ba'nuke
arnasik gabea,
illunduko litzake
nere barrunbia;
lorez jantziko nuke
aren illobia.
Ontaz, gogora naitzan
al degun maizenik:
Europa'n lenengoa
gurea izanik,
batzuk aditu nai ez
beraren izenik.
Ez derizkiot oso
ondo goazenik,
ez baitet uste Euskera
gabe ezer naizenik.
Degun jardun-bidea
gure galerazi?
Geurean, gure Ama
nai dute ill erazi;
semeengandik ori
ez luke merezi.
Bakoitzak nai duena
dezala berezi:
Euskera ill ezkero
nik ez det nai bizi".
Batzuk aditu nai ez beraren izenik [Bertsoa] / Gillermo Albizu
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Zeruko Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:
1970-00-00
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
| xdz5_btx_000438.jpg |
