General search
New search Improvised Verse Singing: "Reggae (Toasting)" Name of person: Arzallus, AmetsRefine your search
Found results: 3332
2018-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Jokoak gaixoturik egon da Amets, apustu hemen eta apustu han. Orain, ludopatia gainditzen ari da. Gaur Azpeitian ireki behar duten apustu etxearen aurkako kontzentrazioan dago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Ederki jakingo duzue aurten txirrindularien Frantziako Tourra Senperen izango dela, eta zuek horretarako prestatzen ari zarete. Unai entrenatzailea izango da; Maddalen, medikua; Andoni, taldeko liderra; Maialen, behetik gora datorren txirrindulari gaztea, eta, Amets, telebistan ateratzeagatik edozer egingo lukeen zalea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-13 Suhuskune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Elustondo
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Nerea, ze aurreiritzi dituzu Iparraldeari buruz? Amets, saiatuko zara gu defenditzen, aurreiritzi horiek guztiak hausten edo aztertzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kartzelatik aterako diren bi azken euskal presoak zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Fredi Paia, Jone Uria
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Proposed topic:
Fredik asko ikasi du aspaldion gaitzen eta erremedio naturalen inguruan. Petrikillo edo kurandero lanean ipiniko dugu.
Beste bertsolariek gaitz bana omen dute eta Fredirengana joango dira banan bana bere gaitza azaldu eta sendabide eske. Honek banan bana emango die sendabidea. Zelako gaitza, halako erremedioa!
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Barberena, Sustrai Colina, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai, Nafarroako Gobernuko diru laguntzak banatzeko orduan zure iritziak kontuan hartzen dira. Hiru taldetako ordezkariak dauzkazu zain: Amets, Osasuna Futbol Taldeko bozeramailea, Julen, Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko eragilea, eta Barberena Baztango Udaleko ordezkaria. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-09-26 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Aurten ospatu da Elkanoren lehorreratzea. Lau urtez behin egiten da.
Amets izango da Elkano, azken urteotan paper hori egin duena. Utzi egin behar du eta zure esku dago nori eman aukera hori. Semeari eskaini diozu, Beñati, baina honek ezezkoa esan dizu, zure harridurarako.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-14 Zarautz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Mantxi aita izango dugu. Badu alaba bat, Ametsekin hasiberria dena. Gaur bazkaria dute aitaren etxean alabaren urtebetetzea ospatzeko. Ametsek barruko arropa oparitu dio. Aitaren iritzian txiki xamarra eta atrebituegia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Eneritz Zabaleta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: San Pedro da Amets. Besteak zeruan sartu nahi dutela eta, zer egin duten berau irabazteko kantatu beharko dute eta San Pedrok, Ametsek, erantzuna eman. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ametsek badu dohain bat umetatik. Etorkizuna igartzen duela. Ane gaztea izaki galderaz beteta dago etorkizunari buruz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-11 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Sortaldetik ihesi datorren hainbat errefuxiatu dela eta, asko hitz egin, baina inork ez du soluzio garbirik ematen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Biei txiki-txikitatik etiketa desberdinak jarri dizkizuete, etxean, auzoan, eskolan... Zuri, Maialen, beti erran dizute “Zu bai inteligentea, nahi duzuna egingo duzu bizitza honetan”; zuri, berriz, Amets, “Hau bai tontoa, ba ote dago tontoagorik?”. Bientzako zaila izan da karga horrekin bizitzea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aimar Karrika
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Badakigu, zu, Aimar, Auritzekoa zarela, eta, zu, Amets, Hendaiakoa. Auritz eta Orbaitzeta muga herriak dira eta Hendaian itsasoratzen da Bidasoa.
1985ean Orbaitzetakoa zen Mikel Zabaltza Bidasoako uretan agertu zen hilik. Jakin duzue dokumental bat egin nahi dela, egia bilatzen duen dokumental bat.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bartzelonan izan da joan den astean. Alan zuen izena, hamazazpi urte, transexuala zen eta bere buruaz beste egin du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Gaur egungo gizartea ulertzeko ez omen da nahikoa belaunaldi arteko talka. Badirudi XXI. mendean badela bestelako talka bat. Badela jende modu solido bat, eta jendarte likido bat. Gatazka horretan dagoela. Bata erro, sineste, oinarri finko batzuei lotutako mundua, eta aldatzen dabilen eta bere formara egokitzen den mundu bat, lotura gabekoa.
Zuen posizio horietatik nola ikuste duzue gure herria?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
