General search
New search Bertsolari: "Arzallus, Amets" Place: UsurbilRefine your search
Found results: 458
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Sukia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Proposed topic: Bizilagunak zarete joan den hogeita hamar urtean. Zu, Xabier, sekula ez zara joan Ametsen etxera, sekula ez da gertatu. Amets, berriz, noiznahi azaltzen zaizu, gaur olioa dela, bihar gatza, hurrena esnea... Eta etxera sartzen zaizunean, egonalditxo bat egiten du; gaur arratsaldeko hiruretan sartu da, zortziak dira, eta ez dela joaten; eta jada ez dakizu nola bidali ere. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Berriro ere ilusioa piztu da Euskal Herrian. Kanpora eta kanpokoei hainbeste begira egon gabe, oraingoan bai, asmatuko al dugu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Izeta
[Extempore verse]Stanza name: Neurri luzekoak Exercise: Bakarka eskertzea Proposed topic: Familiaren agurra. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Iturengo Aurtitzen bertso bazkari baten ostean hiru ordu jardun zenuten zuk eta Nikolas Izetak bertsotan, tabernari baten lagunaren urtebetetzea zela-eta han geunden gehienok bertso bana eskaini ondoren. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Orain dela hamabi-hamahiru urte, Hernaniko bertso eskola sortu berria Xabier Amurizaren lezioekin, aurreneko ikasleekin han hintzen: Anatx, Oiartzabal, Rikardo etortzen huan Gasteiztik, eta Nikolas ere bai. Nolako oroitzapenak dauzkak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-11-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jose Luis Martín Prieto kazetari espainiarrari gertatu zaiona izan da aste honetako albistea. Zer erreakzio izan zenuten gertatutakoa jakin eta gero? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-12 Usurbil Sariketa [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Maialen Velarde
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitona-bilobak zarete. Aitonak bikotekide berria bota duela eta, sexuaren inguruko dudak ditu, eta biloba Maialenengana joan da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Duela hiru hilabete harreman bat hasi zenuen zure senarra ez den beste batekin. Denbora aurrera doa, eta senarrari esan behar diozula pentsatu duzu, baina zuzenean ausartzen ez, eta telefonoz mezu bat uztea pentsatu duzu. Ahalik eta minik gutxien eginda esan nahi diozu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jokin, gurasoen etxetik joan egin behar duzula pentsatu duzu. Etxe koxkor bat bilatu duzu errentan. Dena prestatu samar zenuela uste zenuen, baina jatordua iritsi denean, gaizki ikusi duzu zure burua. Amona Jexuxarengana joan zara porru patatak nola egiten diren galdetzera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-03-10 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka Mayoz
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic:
Onintzak Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu baten zatia irakurriko dizuet:
“Eta ni bizitza guztian titiak kokatu ezinik. Hamabi urterako handiegiak ziren. Hogeita birekin erortzen hasi ziren grabitatea deitzen dioten zera nazkagarri horren erruz. Harrezkero sujetadoreetan gastatu dudanarekin, telebistako platorako nire neurriko mahaia erraz erosiko nuke. Hamasei urterekin, bertsotan paparra aterata kantatu behar dela esaten ziguten, eta nik ezin gehiago atera berez hain aterata zegoena. Hogeita seirekin Hitzetik Hortzerako irudietan txapelketako logoa baino gehiago nire titiak ikusten zirela esan zidaten. Ez dakit inoiz hain zapalduta sentitu naizen”.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek herri bateko festa batean ezagutu duzue elkar. Maialenen etxean pasatu duzue gaua. Goizean, Maialen, esnatu zara, baina triste; Andoni ez dago ondoan; joan egin da. Ohartxo bat utzi du: "Nahi duzunerako", eta ondoan bere telefono zenbakia. Dudan egon ondoren, deitzea erabaki duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sebastian gotzainari bisita egin dio Anjel Mari Usurbilgo apaizak, Erromako zenbait erabakik -preserbatiboak direla, homosexualen ezkontzak direla...- sortzen dizkion buruhausteak direla eta. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal, Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Zeberio apaiza, Lizaso serora eta Sorozabal monagiloa ditugu. Meza hasteko dena prest dago, baina azken momentuan kaliza falta da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Neurri luzekoak Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok lagun minak izandakoak zarete. Ia urtebete daramazue elkar ikusi gabe eta gaur ostegunez Anoetako Bakearen Usoan egin duzue topo. Aldaia askatzeko eskatzen duen taldean dago Andoni eta hor ikusi du aurrez aurre Maialen, Euskal Herria askatu dioen pankartaren atzean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Konturatu zara norbait atzetik segika duzula. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Peña, janari-denda handi baten aurrean dagoen edukiontzi baten aurrean ari haiz janaria biltzen, haiek botatako jana biltzen, etxera eramateko. Burua altxatu, eta hor non ikusten duan kalera bota hinduen nagusia poltsa batekin datorrela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Lehen, hor, marmarka eta eztabaidan sumatu ditut gizonezko batzuk. Batzuek esaten zuten Peña mutilzaharra dela, ezkongabea; beste batzuek ezetz, ezkonduta dagoela; batzuek esaten zuten seme-alabak badituela, besteek ezetz, ez etxean behintzat; batek edo bestek hirurogei urte pasatuta omen dituzula, besteek ezetz; non bizi zaren ere inork ez zuen asmatzen. Jakin-nahi handia eta Peñaren oso informazio gutxi dago auzo honetan. Informazio pixka bat eman ezazu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Felix Zubia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kanpamentu basera iritsi da berria: espedizioko kide batek istripua izan du. Zuk, Unai, berehala abiatu nahi duzu laguntzera. Felix, zuk nahiago duzu erabakia hotzean hartu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
