General search
New search Bertsolari: "Elustondo, Nerea" Name of person: Arzallus, AmetsRefine your search
Found results: 3316
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Estitxu, etxeko alabatxoa zaitugu, eta supazterrean aspalditik zintzilik dagoen amatxiren burruntzalia begiratzen ari zara. Beraz, Estitxu, zu alabatxoa, eta Amets burruntzalia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen bizilagunen haurraren negarrak esnatu zaituzte gauean. Leihora atera, eta bakarrik ikusi duzue etxeko balkoian. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Sukaldeko horman egutegi bat dago. Maiatzaz geroztik inork ez dio orrialderik kendu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Fredi Paia, Xabier Silveira
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Bi bertso eskatuko dizkizuet. Lehen bertsoan esplikatu noiz erabili beharko litzatekeen abiadura handia, eta bigarren bertsoan noiz joan beharko genukeen mantso. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Joxe, bakarrik bizi zaren adineko bat zara. Katu bat da zure konpainiarik onena Amets, eta egunero bezala paseatzera irten zara katuarekin, baina hara non, katua arbola batera igo zaizu. Zu, errukituta, katua jaitsi ezin eta katua jaisteko asmoz, zuhaitzera igotzen hasi zara; konturatzerako, ordea, zu zara zuhaitz gainean jaisteko beldurrez dagoena, eta katua behean, zuri barrez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakit entzun duzuen baina Ametsek Ibhaima Balderekin Miñan izeneko liburu bat idatzi du. Eta sekulako arrakasta eduki du liburuak. Aita Santuak ere leitu du eta asko gustatu omen zaio. Amets etxean dela, norbaitek atea jo du. Ireki du Ametsek atea, nor izango eta… Aita Santua bera! Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi lagun zarete. Gasteizko kaleetan paseoan zoazte. Begiak berehala joan zaizkizue erakusleiho baten erdi-erdian dagoen pegatina batera. Esbastika bat duen pegatina koloretsua dago bertan: “No falta trabajo, sobran inmigrantes” jartzen du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Demagun bertsolaritza krisi sakon batean sartu dela eta plazak hustu direla bertso eta bertsozalez. Zuk atzekoen gaitasunak ezagutzen dituzu. Eta zein da emango zeniokeen aholkua, gaitasun horren arabera, bizimodua ateratzen jarraitzeko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-11 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Sortaldetik ihesi datorren hainbat errefuxiatu dela eta, asko hitz egin, baina inork ez du soluzio garbirik ematen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Biei txiki-txikitatik etiketa desberdinak jarri dizkizuete, etxean, auzoan, eskolan... Zuri, Maialen, beti erran dizute “Zu bai inteligentea, nahi duzuna egingo duzu bizitza honetan”; zuri, berriz, Amets, “Hau bai tontoa, ba ote dago tontoagorik?”. Bientzako zaila izan da karga horrekin bizitzea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aimar Karrika
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Badakigu, zu, Aimar, Auritzekoa zarela, eta, zu, Amets, Hendaiakoa. Auritz eta Orbaitzeta muga herriak dira eta Hendaian itsasoratzen da Bidasoa.
1985ean Orbaitzetakoa zen Mikel Zabaltza Bidasoako uretan agertu zen hilik. Jakin duzue dokumental bat egin nahi dela, egia bilatzen duen dokumental bat.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bartzelonan izan da joan den astean. Alan zuen izena, hamazazpi urte, transexuala zen eta bere buruaz beste egin du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Gaur egungo gizartea ulertzeko ez omen da nahikoa belaunaldi arteko talka. Badirudi XXI. mendean badela bestelako talka bat. Badela jende modu solido bat, eta jendarte likido bat. Gatazka horretan dagoela. Bata erro, sineste, oinarri finko batzuei lotutako mundua, eta aldatzen dabilen eta bere formara egokitzen den mundu bat, lotura gabekoa.
Zuen posizio horietatik nola ikuste duzue gure herria?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-09-26 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Aurten ospatu da Elkanoren lehorreratzea. Lau urtez behin egiten da.
Amets izango da Elkano, azken urteotan paper hori egin duena. Utzi egin behar du eta zure esku dago nori eman aukera hori. Semeari eskaini diozu, Beñati, baina honek ezezkoa esan dizu, zure harridurarako.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
