General search
New search Place: "Debagoiena" Name of person: Lujanbio, MaialenRefine your search
Found results: 4383
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Pablo Suberbiola
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Pablo aurtengo udan Maroko aldetik hona etorri da eta bizimodua atera nahian hor dabil kajatxoa lepotik zintzilik duela trasteak saltzen. Gaur ez du arrakasta handirik izan egunean zehar, baina Jon ikusi du kalean eta zuzenean beregana joan da azken ahalegina egitera. Jonek nahiko ondo hartu du eta ea zer negozio egiten duten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Badakizue orain dela denbora gutxi arte, Kubako repentista batzuk ibili direla Euskal Herriko bertsolariekin batera. Hemen daukagu Tomasita Quiala, Maialen, Kubako repentista; berriz Kubara itzuli da eta Euskal Herriko ibileren berri eman behar dio Fidel Castrori. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Andoni oso dibujante ona dela badakigu eta gazteagotan tatuajeak egiten ibili zela ere bai. Atzeko horiei denei bana egin zenien, eta orain, traizioz, jakin nahiko genuke zer marrazki egin zenion atzeko bakoitzari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Hauek erantzungailu automatikoak izango ditugu. Lehendabizi Sebastian Lizaso izango da Jon Idigorasen erantzungailu automatikoa. Berak esango digu zergatik ez dagoen etxean, eta beste biek dei bana egingo diote esanaz zeinek deitzen duen eta zer esan nahi dion. Martxan jarri da erantzungailua. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-03-06 Gaztelu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Apaizek banatzen dituzten ostiei kaduzitate eguna jartzekotan-edo omen dira. Mendiluze apaiza izango da, Irazu ostia kadukatua eta Maialen kontsumitzaile elkartekoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Oraintxe udaberria ailegatu berri da, eta beti entzuten dugu udaberriak gure barrena piztu egiten duela, alteratu eta odolberritu egiten gaituela... eta hirurogeita bederatzigarren udaberriak zer sentiarazten du? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-02-08 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen Jose Luis Korta izango da, orain arte Orioko entrenatzailea eta orain Castrora joan dena. Hara joan aurretik, ordea, Zarauzko alkate den Imanol Muruarekin egin zuen topo taberna batean. Xebastian izango da Imanol Murua. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Maialeni galdera bat egingo diot eta bertso bakarrean erantzun beharko du. Maialenek bota duen bertsoa edo arrazoia mejoratu egin behar du ahal badu, eta Xebastianek Andonirena mejoratu behar du. Zenbat pisatzen du egitazko penak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Preso egon zara hainbeste urtean eta gaur aterako zara kalera. Ziegako horman hiru bertso utzi dituzu idatzirik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Maialeni galdera bat egingo diot eta bertso bakarrean erantzun beharko du. Maialenek bota duen bertsoa edo arrazoia mejoratu egin behar du ahal badu, eta Xebastianek Andonirena mejoratu behar du. Zer kolore du miseriak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-11 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi ahizpa zarete, zaharrena Maialen eta gazteena Nahikari.Gaur Nahikari negar zotinetan etorri da etxera, Maialeni esanez lehenbiziko amodio porrota jaso duela eta gizonezko guztiak gorroto dituela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-23 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Joxeri komeria gertatu zaio berak esanda jakin dugunez: hona etortzerako goizean janzten hasi da eta hor erori zaio galtzetako botoia; eta galtzak eta botoia eskuan dituela joan da bere andrearengana eta "hauxe josi beharko didazu" esan dio. Andreak telebistatik begirik kendu gabe "jostorratza eta haria hortxe dauzkazu" erantzun dio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Askotan pentsatzen dugu besteek guregatik esaten dutenari ez zaiola kaso egin behar eta guk gure bidean segi behar dugula. Baina aspaldi honetan zuek biok oso harrituta eta kezkatuta zabiltzate zuengatik egiten diren komentarioak direla eta. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaitz Sarasola
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Maialen, printzesa izango zara. Kaletik bueltatxo bat egin eta etxera etorri zarenean, hor ikusi duzu Alaitz, zure neskamea, ispiluaren aurrean, zure trajerik dotoreena eta zure bitxiak jantzita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialenek egundoko parranda bota du. Goizeko seietan, hala ere, kotxean sartzeko intentziotan dabil. Baina ezin du atea ireki. Azkenean kotxearekin hasi da hizketan, Andoni kotxearekin, hain zuzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen akupuntorarengana joan zara zu, Xebastian, eta lehenbiziko sesioan hor hasi zaizu orratzak sartzen eta sartzen, azkenean oihu bat egin duzun arte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Iduri du herri eta jende xumeek jasaiten dituztela naturaren ezbeharrak. Zu, Igor, Mexikoko herri ttiki bateko laborari indiar bat zara eta zu, Maialen, Miamiko herri aberats batekoa. Zein dira zuen gogoetak jakitean izugarrizko tifoia hurbiltzen ari dela? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andonik, gaur, Maialenekin zita bat zeukan, zertarako ez dakingu baina. Kontua da bidean zetorrela istripua izan duela Andonik, ez oso larria baina autoa erabat hondatuta geratu zaio. Telefono movila hartu eta istripua izan duen lekutik beretik deitu dio. Horraino dena normala da, problema da Andoni hitz totela dela. Ez dakit nola konponduko diren; beharbada neskak lagundu beharko dio bertsoak osatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Mattinen paperean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen oraintsu ibili da azterketa garaian bete-betean. Bilbon ez zela kontzentratzen-eta, estudiatzeko lasaitasun bila Jainkomendira joan da, Mañuren baserrira. Hamabost egun pasatu ditu han. Zer moduz? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa