General search
New search Name of person: "Iarritu, Zuriñe" Place: DonostiaRefine your search
Found results: 3891
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Jon aita da, eta aurrekoan bere alaba bainatzen edo garbitzen ari zela, irratian gizonek beren alabei egindako basakeriez mintzo ziren. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok bi gazte zarete, biok ere diru iturri ona daukazuten bi gazte. Diru hori, ordea, ez duzue berdin erabiltzen: Andonik dena gastatzen du. Jokin, berriz, gerora begira-edo aurrezten saiatzen da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Xabier Legarreta "Arano"
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok kartzelan ezagutu zenuten elkar eta lagun min egin ere bai. Zu, Xabier, duela bi astebete aske utzi zintuzten. Gaur itzuli zara lehen aldiz kartzelara Ainhoari bisita egitera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aurtengo zinemaldian Donostia saria emateko asmoa zuten Paco Rabali, baina ez du jasotzerik izango. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hirurogei urteko bi lagun zarete, gaztetatik elkarrekin ibiliak. Hainbeste bertso saio eginak, hainbeste bertso afari eginak, eta zergatik ez, hainbeste parranda eginak ere. Eta gaurko egunian, zuek egun zahar hoiek gogoratzeko, biok mano-mano, parranda egiteko asmotan atera zerate Donostira. Ondo afaldu, hobeto edan, poteatzen hasi ta lautako ja hankak ezinean. Beraz, etxera jutea erabaki dezue, eta Donostiko plaian eseri zarete biok. Itsasoa aurrean eta izar eta ilargipean, filosofatzen hasi zerate, normalean pentsatzen ez diren gauzez pentsatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bertsolaritzaren historiari buruzko antzezpena bukatuta, amaieran, hiru bertso hauek kantatu zituen Andoni Egañak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aitor Mendiluze izango da ertzaina. Ertzaina da eta beste gela bat dauka etxepe hortan alokairuan hartua. Aitor, zergatik uste duzu ertzain papera zuri tokatu zaizula? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Peña liburu-saltzailea izango da. Ez dauka zerikusi zuzenik etxepekoekin, baina hor tartean sartu dugu. Peña, zergatik uste duzu zuri liburu-saltzaile papela tokatu zaizula? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Kokaguneak hala iradokitzen zuen, eta Aritz tabernaria izango da. Etxepe hortan taberna bat bada, eta tabernari, Aritz Lopategi. Zergatik iruditzen zaizu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Liburu-saltzailea kezkati baldin badabil, AEK-ko irakaslea ere kezkati dabil ba! Ezkontzeko presioak, Garzonekin arazoak, juxtu-juxtuko soldata... Ez da erreza hogeta hamar urtebete eta iraultzaile segitzen! Itxura, behintzat, zaindu nahi luke. Eta bizarra egiten hasiko da goiz batez, ispiluaren aurrean. Ispiluaren aurrean azaleratuko ditu bere barruko kezkak. Ondo ari al naiz? Merezi al du? Ze etorkizun daukat? Herri ostia hau hain herri ostia al da? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Oihane Enbeita izango da lehengo bikote horren alaba, etxeko alaba. Bere mutil-laguna ere etxepean du. Zergatik iruditzen zaizu zu hartu zaitugula etxeko alabaren parera egiteko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Denek badakite etxeko nagusiak etxea bota eta terrenoa saldu nahi lukeela. Hori arazo latz bihurtu da. Baina latzagoa da Oihanek, etxeko alabak, duen problema. Mikel Urdangarinen abesti goxoak entzunez, Mikelek jarritako giro zoragarrian, Mikelek sortu duen liluragatik, elkar gurutzatu dituzten begirada batzuengatik, konturatu da ez zaiola bene-benetan AEK-ko irakaslea gustatzen. Bene-benetan gustatzen zaiola ertzaina. Komuneko bakardadean bere barne gogoeta egingo du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Joxe Agirre izango da etxekoandrea, etxeko nagusi horren emaztea, amonatua jada. Zergatik iruditzen zaizu, Joxe, zuri paper hori eman dizugula? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitona eta biloba zarete. Zuk, Andoni, bilobak, Igor, aitona, ikusi duzu baratzean lanean. Euria ari duela-eta surfean erabiltzen duzun neoprenozko jantzia dauka soinean. Launa bertso, zortziko txikian, Andoni hasita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Jexus Mari, piercing eta belarritakoz beteta zatozen gaztea zara, eta Aitor aireportuko segurtasun zaintzailea. Hegazkinera bidean, metalak detektatzen dituen makina txistuka hasi da. Launa bertso, zortziko txikian, Jexus Mari hasita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Lehenengo zita jarri duzuen bikotea zarete zuek. Arratsalde osoa eman duzue hizketan, baina beste ezer egitera ausartu gabe. Euria hasi du, eta zuk, Maialen, aterki aterki txikia zabaldu duzu. Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Bi boxeolari zarete. Gaur, elkarrekin jokatu behar duzue, baina biok zatozte galtzeagatik eskupekoa kobratuta. Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Txindokira igotzeko asmotan iritsi zarete Larraitzera. Mendira abiatu aurretik, kafea hartzera sartu zarete tabernara. Ordubete beranduago bertan zaudete oraindik, mahaian eserita. Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
