General search
New search Name of person: "Respaldiza, Juanjo" Name of person: Goikoetxea, JosuRefine your search
Found results: 563
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Egunotan haizeak gogor astindu ditu bazterrak, eta herri honetan luzaroan ibili gara haize kontran, kostata aurrera egiten. Esan liteke haizeak norabidez aldatu behar duela, baina eguraldia ai! Oso kapritxosoa da askotan. Haize kontra ibili eta gero, ez ote da sasoia haize alde ibiltzeko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercise:
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Senar-emazteak zarete zuek biok: Andoni senarra, Sebastian emaztea. Gaur, Donostiako Bulebarrean paseoan zenbiltzatela, senarrak emaztea baino askoz ederragoa zen emakume bati ez dio begirik kendu. Emaztea konturatu eta sutan jarri da, eta hemen hasiko da zuen elkarrizketa. Baina muturtuta hasiko duzuena, nahi nuke azken bertsoan harmonian, biok berriro maitasuna ernetuta agertzea. Zuek ikusi zenbat bertso kantatu beharko dituzuen horretarako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea osatzen duzue zuek biok. Lege naturalak ez zuen nahi zuek elkartzerik, baina destinoak bai. Zu, Andoni, arlo politikoan ezkerrekoa zara. Zu, Maialen, eskuinekoa. Andoni konstituzionalista da, eta Maialen abertzalea. Andoni letretakoa da, eta Maialen zientzietakoa. Elkar asko maite duzue, baina gaur borroka latza izan duzue. Platerak ere airean ibili dira. Baina, gaur ere ohean bukatu da zuen borroka. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuk, Sustrai, gauzak ahazteko joera duzu. Mendiluzek gauzak gogoratzeko joera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-30 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jon, zu Olentzero zara. Ez dakit nik zergatik, iazkoa jendearentzat lan egiten zenuen azkenengo aldia izango zela egin zenuen zin. Gaur, hor zaude zure bordatxoan, arrautzatxoak jan dituzu, kapoia daukazu zain, eta halako batean hotsa sentitu duzu. Eta baten bat ate joka hasi da. Hemen daukazu abendua. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amaia Tamara. Bera izatez santurtziarra; eta bere lanagatik lotsagarri uzten ari da euskaldun guztiak. Maia Santurtziko alkateak deitu dio nahikoa dela esanez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Puntua: Nola ikusten duzu / horko talde hori? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Puntua: Zu zer zara laguna / heldua ala zaharra? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Puntua: Noiz utziko diozu / gazte izateari? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Puntua: Azeri zaharrak eta / oilarrak batera Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Puntua: Bihotza biguna ta / gogorra azala... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Puntua: Zer duzu zuk nahiago / gerra ala bakea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Jende asko daukagu aurrean, iritzi desberdineko jendea, kamarak ditugu aurrean eta kamara horren atzean jende gehiago iritzi desberdinekin. Bertso Eguna da, egun handia bertsoarentzat; beharbada, ez da egun aproposa presoez hitz egiteko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Senar-emazteak zarete. Adinekoak, zaharrak. Argindarra joan da. Sua badaukazue baina bestelako berogailurik ez. Sekulako hotza egiten du. Aitonak, urteetan zehar pilatutako bertsoak atera ditu eta amonak hau esan dio: "Zerbait behar dugu berotzeko eta erre ditzagun". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa