Biographies - View details   To know more about this section

Ainara Ieregi

Personal details

Name
Ieregi, Ainara
Complet name and surname
Ieregi Aranburu, Ainara
Birth
1996 Barañain + Barañain < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso irakaslea

Biographical details

Biography
Irakasle graduko ikasketak 2018an bukatu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta ordutik, irakasle dabil Nafarroako ikastetxeetan barna, bai lehen hezkuntza eta baita bigarren hezkuntzan ere.

2006an hasi zen bertsotan, ordurako bere anaia nagusia aritzen zen Barañaingo bertso eskolan, etxean zuten zaletasunari jarraiki.
Bertso eskola horretan berean lau urte egin zituen irakasle gisa eta belaunaldi ezberdinetako bertso ikasleak eduki zituen.

Eskolartekoetan lehenbizi, gero Nafarroako txapelketako hiru kanporaketatan parte hartu izan du, 2017, 2021 eta 2023an. 2023an Señora Sariketan ere parte hartu zuen. Iruñerriko bertso saioetan aritzen da batez ere, "Zortziko Maldiko", "Barañaingo kopla txapelketa", "Bertx(h)ori sariketa", "Bardoak", "Txana sariketa" eta bestelako ekimenetan aritu izan da.