Biographies - View details   To know more about this section

Emile Larre

Personal details

Name
Larre, Emile
Complet name and surname
Larre Otxobi, Emile
Birth
1926 Baigorri + Baigorri < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Basque Country
Death
2015 Kanbo + Kanbo < Lapurdi Garaia < Lapurdi < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea
Specializations
Epailea
Eragilea
Gai-jartzailea

Biographical details

Biography
Manex Larre eta Mari Otxobiren semea; hiru anaietan (Emile, Jean Pierre eta Albert) zaharrena.

11 urte zituelarik Uztaritzeko Apaiztegi ttipirat bidali zuten (1937) eta Piarres Lafitteren ikaslea izan zen bertan (eragin nabarmena izan zuen honek Emile eta garaiko beste hainbatengan: "Lafitteren umeak" deituak). Uztaritzetik Maulera bidali zuten irakasle-lagun urtebeterako (1944)eta Mauletik Baionako apezgaitegi nagusira (1945-52). 1951ko ekainaren 29an apeztu zen. Baionan eman zuen lehen meza eta bere sorterrian, Baigorrin, ondokoa.

Hazparnen bikario (1953), Donibane Garaziko Maiorga eskolan irakasle (1954-56), Urruñako bikario (1956-1962), Hazparneko misio-taldekide (1962-69), Aiherran erretor (1969-80) bai eta Irisarrin (1980az geroz). Batikano II. kontzilioaren ondotik Elizak ezagutu duen berritze mugimenduan, liturgia euskaratu duten eragileetariko bat izan da.
Erretiroan, Garazin egon ondoan, osagarri arazoak ukanik Kanboko Arditeia zahar-etxera joan zen beste apez lagun batzuen inguruan. 2015ko maiatzaren 30ean zendu da.

Herria astekariko zuzendaria izendatua izan zen 1969an eta editorialista izan da.

Euskaltzaindiako partaide eta Ahozko Literatura batzordeko kidea, Euskaltzain oso izendatu zuten 1975an (Lafonen ordez).

Euskal ohiduren sustatzailea izanki, euskarazko adierazpideak eta pilota izan dira bere zaletasunak.

Iturria: Euskal Kultur erakundea - http://www.eke.eus/eu/kultura/bertsularitza/ipar-euskal-herriko-bertsularitza/bertsulariak/antologia/larre

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Urruñan, 1958an , antolatzaile

Publications

Argitaratutako liburuak
Aiherra Nafarroaren lehioa. Itxaropena, 1980.
Ene artzain-etxolak. Auspoa, 2001.
Argitaratugabeak eta azterlanak
- ARISTORENA, P.J. Nafarroako Bertsolaritza. Nafarroako Gobernua, 1992
- 1992-01-05, Irisarri eta Baigorrin egindako omenaldia.
- 1992-01-19, Donostia. XIII.Bertsolari Eguna.Victoria Eugenia antzokian, Teodoro Hernandorena eta Mariano Izetarekin batera
Ekoizpen oharrak
Euskalzalea izan da batik bat Emile Larre. Bertsolaritza alorrean, betidanik Iparraldean bertso irakasle (Herria aldizkarian argitaratzeko igortzen zizkieten bertsoak sarritan itzultzen omen zituen makurra non zuten eta bertsoen arauak adieraziz: Mendiburu, Alkhat, Laka, Arrosagarai, Mihura e.a. lekuko), eragile (eragile lanak egin zituen; bere eraginez plazaraturiko asko ez dabiltza egun: Beskoitzeko Larre, Jean Baptiste Irigarai arrosatarra, Etxeberri oztibarretarra, Merkapide jutsiarra esate baterako) eta sustatzaile izan da (saio ugariren antolatzailea, Urruñakoa esate baterako, berak antolatu zuen 1958-62 bitartean) gai-jartzaile ere bai askotan.

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Aiherrako herria ; Euskal eliza gure herrietan ; Baigorriko herriak ; hegalak urrun tu ; Krixto apeza ; Azken gau orroitgarria ; Fededunek biltzarre ...
Berrogei bat eliz-kantu.