Biographies - View details   To know more about this section

Joana Butroiko

Personal details

Name
Joana Butroiko
Birth
1400 Gatika + Gatika < Uribe-Butroe < Bizkaia < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
"Butroeko Gomez Gonzalezen alaba oinaztarra zen eta Gatikan bizi zen dorretxe batean. Bere aitak ganboar batekin ezkondu nahi zuen, Olasorekin. Senargaiak aitari arriskuan zegoela esan zion baina berandu, azkenean ganboarrek hil zutelako aita. Hala ere Olaso eta Gomez Gonzalezen alaba ezkondu ziren.

Dardoak egin arren / bere aldia
Olaso izango da / neure alkia."
--
"(..) mende horretan bertan agertzen dira andrazkoen ekarpenak ere: XV-XVI. mendeetan eresien egileak ditugu hauek; Butroeko Gomez Gonzalezen alaba, Ozaetako Santxa, Lasturko Miliaren ahizpa, Oroko Peru Gartziaren ahizpa eta Alosko Usoa. Hau da euskal literaturan emakumeen lehenengo agerpena. Ahozko literaturarekin daukate zerikusia; beraz, literatura idatzia baino lehenagoko testigantzatzat hartuko ditugu emakumeen tradizio literario bat sortzeko saiakera honetan (eta dudarik gabe, bertsolaritzaren aitzindaritzat hartuko ditugu andre hauek). Denak dira familia aberatsetakoak, eta hil berri den senar, aita edo ahizpari abestuko diote euren historia kontatuz."

Iturria:
- Alvarez, Amaia. "Euskal Emakume idazleen lekua literaturaren historian". IN. Jakin aldizkaria, 148 zkia, 2005eko maiatza-ekaina. https://www.jakin.eus/aldizkaria/artikulua/euskal-emakume-idazleen-lekua-literaturaren-historian-dorrearen-arrakalak-agerian-uzten/3157