Biographies - View details   To know more about this section

Joanes Oxalde

Personal details

Name
Oxalde, Joanes (1814-1897)
Birth
1814 Bidarrai + Bidarrai < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Basque Country
Death
1897 Bidarrai + Bidarrai < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
"Joanes Otxalde, Bidarraiko bertsolari izen haundikoa, jakin badakigu herriz herri etengabe ibili zela bertso kantari. «Herriko festa, tobera, eztei, pilota partida, berrogei urtez... Baigorritik Maulerat, ez da izan bilkura aipagarririk Euskal Hernian Otxalde bertsolaria gabe. Orain duela mendetsu bat «drixolari» (farreragile) jaunen jaun bazebilen» dio Oxobi idazleak. Baina zoritxarrez ez dugu jasorik bere bapateko bertsorik. Bertso berriekin konformatu beharko, beraz, besterik ezean. Hala ere, ikus dezakezuenez, ez zen makala bertso paperak ateratzen ere. Bizitasuna eta sakontasuna aurkituko ditugu nonahi. Behin baino gehiagotan saritua izan zen. Herriak oso gogozko ditu haren bertsoak."

"1814ean Bidarrain sortu zen eta sorterrian hil eta ehortzi 1897an, Jan Batista Oxalde. Guarda eta postari ere izanik, Ameriketan ibilirik eta, lore joko ala tobera bestetan maiz parte harturik bertsolari fama handia bildu zuen Euskal Herrietan XIX mendean."

Iturria:
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936"
- Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/mono/abbadie/03/03419428.pdf

Informazio gehiago:
- Euskal Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Joanes_Otsalde ]
- Literaturaren zubitegian: http://zubitegia.armiarma.com/?i=364

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Lurreko ene bizia ; Kantu berriak

Lore Jokoak:
1851, Kantu berriak Urruñeko pilota partidaren sujeten gainean;
1852, Biba Luis Napoleon!;
1859, ltaliako gerla; Tratu eder bat;
1868, Enperatrizari;
1878, Khilo-egilearen kantuak;
1880, Beranteko urrikiak;
1883, Burdinbidea;
1890, Lurreko ene bizia; Etchahun barkoxtarrak eta Oxalde bidarraitarrak elgar errekontratu zirenean eman zituzten kantuak;
1894, Madalen Larralde.