Biographies - View details   To know more about this section

Jose Mari Satrustegi

Personal details

Name
Satrustegi, Jose Mari
Complet name and surname
Satrustegi Zubeldia, Jose Maria
Birth
1930 Erratzu + Erratzu < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country
Death
2003 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Epailea

Biographical details

Biography
Iruñeko apaiztegian ikasketak egin eta apaiztu egin zen (1955). Gai etnografiko eta antropologikoetan aditua. Euskaltzain oso izendatu zuten Orixeren lekua betetzeko (1963). Euskaltzaindiko idazkari izan da (1978-92).

"Jose Maria Satrustegi Zubeldia (Arruazu, Nafarroa, 1930eko azaroaren 15a - Iruñea, Nafarroa, 2003ko martxoaren 27a) etnografoa, euskal idazlea, itzultzailea eta euskalaria izan zen. Madozko erretore, Luzaideko bikario eta Urdiaingo erretore izan zen. Euskaltzain osoa zen 1963az geroztik, eta Euskaltzaindiko Idazkaria ere bai, urte luzez.

Artikuluak eta liburuak ehunka idatzi zituen, eta euskarazko onomastika (pertsona eta leku izenak) eta gai etnografikoak landu zituen gehienbat, euskaraz zein gaztelaniaz. Fontes Linguae Vasconum filologia aldizkaria eta Cuadernos de Etnografía y Etnología de Navarra etnografia aldizkaria sortu, abiarazi eta bideratu zituen. Lan handia egin zuen euskara ikertzen eta euskararen erabilera sustatzen."

Iturria: Wikipedia. http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Maria_Satrustegi