Biographies - View details To know more about this section
Maialen Lujanbio
Personal details
- Name
- Lujanbio, Maialen
- Complet name and surname
- Lujanbio Zugasti, Maialen
- Birth
- 1976 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertsolaria
- Specializations
-
Bertso-jartzailea Doinu sortzailea edo moldatzailea Eragilea Bertsogintza analisi egilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertsolaria:
XXI. mendeko lehen hamarkadetako bertso-plazetako bertsolari erreferente handietakoa, bertsogintza garatzeko formatu guztietan. Bertso lehiari dagokienez:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1997 (finalista); 2001 (txapeldunordea); 2005 (finalista); 2009 (Txapelduna); 2013 (txapeldunordea); 2017 (Txapelduna); 2022 (Txapelduna).
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 1995 (partaide gazteena); 2003 (Txapelduna).
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa: 1999 (kanporaketak).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: txikien maila (10-14 urte), 1990 (txapeldunordea); handien mailan (15-18 urte): 1991 (finalista), 1992 (finalista), 1994 (txapeldunordea).
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Txikien maila (10-14 urte): 1988 (finalista), 1990 (Txapeldun, Hernaniko taldean, Anjel Telleria, Iñaki Lete eta Gorka Tolosarekin). Handitan (15-18 urte): 1991 (Txapelduna), 1992 (txapeldunordea), 1993 (finalista), 1994 (Txapelduna).
Xenpelar saria (Errenteria): 1990 (finalista), 1991 (finalista; bertso onena).
Lizardi saria (Zarautz): 1991 (finalista), 1992 (txapeldunordea; bertso onena), 1993 (txapeldunordea).
Osinalde saria (Gabiria): 1992 (Txapelduna; bertso onena).
Zarauzko Kopla Txapelketa (Zarautz): 2009, 2018 (Txapelduna), 2019 (Txapelduna), 2021 (txapeldunordea).
Udazkeneko Zapi Janztea (Zaldibia): 2017 (Zapiduna), 2018 (Zapiduna).
Zortziko Txiki Txapelketa (Amalloa, Markin-Xemein): 2025, 2026 (Txapelduna).
Bertso-jartzailea:
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, 15-18 urte: 1991 (1. saria).
Argitaratzeko eta ekitaldi jakinetan kantatzeko hainbat bertso sorta idatzi du (ikusi, "Bestelako bertso-sortak")
Kanturako bertso-sorta eta hitz neurtu asko sortu du, proiektu propioetarako edo kantarientzat.
Doinu sortzaile edo moldatzailea:
Aberatsa da euskal kantagintza eta bertsogintza tradizioko doinuak, baita inguruko beste kulturetakoak ere, moldatu eta bertso-jardunerako egokitzen egindako ekarpena (ikusi "Doinuak").
Bertsogintza analisi egilea:
Bertsogintza eta bertsolaritza sakon aztertu du. Islatu da eskaini dituen hitzaldi eta ikastaroetan, aurkeztu dituen ponentzietan eta aldizkari desberdinetan argitaratutako artikuluetan (ikusi "Liburutegia").
Eragilea:
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritzako kide izan da urte askotan, ardura desberdinekin. Lehendakaritza taldeko kide izan da 2018tik 2024ra.
Biographical details
- Biography
- In spite of being well-known for her work as bertsolari, she has also been involved in other artistic projects, usually related to the language. She is holder of a Bachelor’s Degree in Fine Arts. Since 2018, she has been member of the team that presides the association of bertsolaris Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.
She took up bertsolaritza in the bertso-eskola (bertsolaritza workshops) at school, and by the age of 15, she was already singing in public.
She is the current national champion of bertsolaritza, after obtaining the txapela (the beret which represents the victory) in 2017 as well as in 2009, and runner-up in 2001 and 2013. Besides, she was also proclaimed champion of Gipuzkoa in 2003.
First steps in bertsolarism
- Lehen plaza
- 1987an, Hondarribian, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, txikien mailan.
1992an, lehen plaza "serioa": Hondarribiako Kofradian, Emakumeen Egunaren testuinguruan, martxoaren 8an.
Publications
- Argitaratutako liburuak
- Hau kuaderno bat zen: hau kuaderno haren berrinterpretazioa. Euskal Kulturgintza graduondoa. HUHEZI-LANKU, 2010.
- Argitaratutako grabazioak
- Xabier Erkizia, Judith Montero, Maialen Lujanbio. Ornitorrincus. 2010 (autoedizioa)
- Beste argitalpenak
- Kantu-hitzak:
Lasai gazte (Jexux Mari Irazurekin). Su gainean dantzan. Ange Dualde. Elkar, 1994.
Zertarako mugak jarri (Jexux Mari Irazurekin). Zertarako mugak jarri. Mikel Markez. Elkar, 1995.
Hauts majikoak. Uhinez uhin. Maixa eta Ixiar. Elkar, 1996.
Kopia bat gehiago. Azken momentuan. Mikel Errazkin. Hirusta, 1997.
Mila galdera. Inshala. Alaitz eta Maider. Elkar, 1999.
Diruaren pasarela. Inshala. Alaitz eta Maider. Elkar, 1999.
Kaosaren xarma. Inshala. Alaitz eta Maider. Elkar, 1999.
Hipokresia naiz. Made in Euskal Herria. Esne beltza. Gaztelupeko hotsak, 2008.
Lehengo munduaren azkena. Karitateko Bentak. 2008.
...eta azkenak hasiera... Ortzemugak begietan. Ken Zazpi. Elkar, 2010.
- Argitaratugabeak eta azterlanak
- Sarrionaindia hostoz hosto (https://www.badok.eus/author/mlujanbio/). Bilbo Zaharra euskaltegiaren hitzaldi zikloa (2015).
- Ekoizpen oharrak
- Ahozko Inprobisazioa Munduan, Euskal Herriko Bertsozale Elkareteak antolatutako 1. kulturarteko topaketa (EHBE, 2003), errepresentatu duen irudiaren sortzailea da. Sortzaile gisa ere parte hartu zuen topaketa horietan, eta esku-hartze nabarmena izan du geroztik gure lurretan zein atzerrian burutu diren hartu-eman ekitaldi ugarietan, sortzaile zein analisigile gisa.
21.Korrika-ren lekukorako mezua idatzi du eta amaiera ekitaldian irakurri (2019-04-14): Klika! Sistema eragilean.
Hitzak, ahotsak, hotsak, irudiak, soinuak ... uztartzetik sortutako hainbat proiektu landu ditu, batik bat, Xabier Erkiziarekin:
Ornitorrincus. 2006an aurkeztu zuten proiektua eta 2010ean argitaratu zuten liburu eta disko formatuoan.
Txori mugariak (2011). Mugak, migrazioa eta lurraldetasuna jorratzen dute.
Hegi, Egia eta Egiak (2013). Irrati performantze eta ikuskizun esperimentala.
RR (2018)
RR_memoria erre(AH)ala (2022)

