Biographies - View details   To know more about this section

Nahikari Ayo

Personal details

Name
Ayo, Nahikari
Complet name and surname
Ayo Acebo, Nahikari
Birth
1982 Erromo + Erromo < Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso irakaslea
Specializations
Epailea
Gai-jartzailea

Biographical details

Biography
8 urterekin Betiko Ikastolako bertso-eskolan hasi zen Joseba Santxoren eskutik. Ondoren, 14 urterekin ALBEra hurbildu zen. Harrezgero, bertan jarraitzen du. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen, baina Bertsolaritzan gehien bat irakasle bezala jardun du, nahiz eta oraindik noizean behin abestu. Uribe Kostan, jaietako saio desberdinetan gai-jartzaile bezala aritzen da. Filologoa eta Kultura Gradua ikasi zituen. Gaur egun, Getxon eta Leioan Bertsolaritzako irakasle bezala aritzen da hezkuntza arautuan. Horrez gain, Aixerrota BHIn proiektu desberdinetan parte hartzen du musika eta bertsolaritza uztartuz. Bizkaiko epaile taldean 2012ko txapelketan hasi zen, nahiz eta 2004tik Ipar Uribeko eta Uribe Kostako txapelketeetako kanporaketetan aritu. Ipar Uriben eta Uribe Kostan aspalditik ibili da antolakuntzan, epaile zein gai-jartzaile bezala. Bertso udalekuetan begirale zein zuzendari bezala aritu da. ALBEn ume eta gazteen irakasle dabil.