Biographies - View details   To know more about this section

Pedro Santa Kruz

Personal details

Name
Santa Kruz, Pedro
Complet name and surname
Santa Kruz Etxebeste, Pedro
Birth
1839 Andoain + Andoain < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1905 Ereñotzu + Ereñotzu < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Ramona de Carrerarekin 1866an ezkondua eta Manuela Antonia Arregirekin 1876ean.
"Santa Kruz izualdiak jota hil zen. Ilunabar batean gaizkiturik zegoen lehengusu bat zaintzera joan zen Fagollagara. Gau erdira arte egon zen gaixoari kontu egiten. Ordu biak inguruan erreleboa etorri zitzaioenean etxe aldera abiatu zen. Halako batean, ordea, bide erdian zakur haundi bat jarri zitzaion ta ezin handikan inola ere uxatu. Parte gaiztokoa izango zalakoan, eta sorgiña, pigura aurrean eta bera atzean iaten zela gogoraturik, makilarekin kolpea atzera tira zion, baina orduan makila eskutik kentu ziotela esaten zuen. Horrekin zakurra galdu egin zitzaion bistatik, baina bera ikaragarri izututa gelditu zen. Baita berehala gaizkitu ere. Dena handitu egin zen. Izuarekin bihotza mugitua zuela esan zuen medikuak. Hilabete iraun zuen.
1891an Ereñozura zergatik joan zen? Pake baserrian maizter zegoen. Garai hartantsu Santa Kruzek bertso-jarrialdi bat egin zuen, Mutilzarraren bertsoak. Etxeko nagusiak beretzat hartu zituen bertso horiek eta hintxa hartu. Ezetz eta ezetz, ez zirela harentzat eginak, baina sagastia jarri zion berak lantzen zituen lurretan eta enbarazu egiten saiatzen omen zen. Azkenerako nazkatu behintzat eta Ereñozura joan zen bizi izatera"

Publications

Argitaratugabeak eta azterlanak
Iru bertsolari (Auspoa, 66)
Ekoizpen oharrak
Ez zen plazetan aritzen. Bai lagunartean. Adunatik Billabonara joateko bidea Zizurkildik pasatzen zen. KARIDADEKO BENTATIK: Karidadeko Bentako bertsolariak: Errekalde Zaharra, Joxe Bernardo eta Pedro Mari Otaño, Agustin Zakarra, Pello Errota, Juan Kruz Elizegi, Joan Jose Ugartemendia etab. (Santa Kruz barne)
Berak idazten zituen bere bertsoak eta lehen ezkontzako seme Joxe saltzen ibiltzen zen, ahots ederra zuen eta, Tolosako Zerkausian eta Donostiako Bretxan.