Biographies - View details   To know more about this section

Manuel Antonio Imaz "Altzoko Imaz"

Personal details

Name
Imaz, Manuel Antonio "Altzoko Imaz"
Complet name and surname
Imaz Garaialde, Manuel
Birth
1811 Altzo + Altzo < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1893 Altzo + Altzo < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
"Manuel Antonio Imaz Garaialde, Gipuzkoako Altzo herrian, Legarre baserrian bizi izan zen. Ezkondu zen urtean, 1836an, pago landare bat aldatu zuen eta geroztik izugarrizko arretaz kontu egin zion. Gerrikoa erantzi eta pagoaren gerria neurtu ohi zuen. Pago lodi haundia da gaur. Lagunartean eta ahotik ahorako bertsoak kantatzen bazituen ere, ez zen plaza gizon. Bertsoak jartzekoa zen haren dohaia. Pello Errotak hala esaten zuen: "Bertso jartzen gu ez gera Imazen zapatak lotzen hasteko ere". Tolosako erretoreak hala eskatuta edo, erlijio gaia erabili zuen bertso gehienetan. Bestelakoei ez zien bere izenik jarri" (Dorronsoro)

Gaztetan neska-mutilen bertsoak eta jarri omen zituen, baina Patrizio Orkaiztegi apaizak horrelakorik gehiago ez jartzeko aholkua eman eta handik aurrera erlijio gaiari ekin zion. Neska-mutiletan ez zituen izenpetzen. Asteasuko itsuei ere bertsoak berak ontzen omen zizkien. Berak idazten zituen bere bertsoak. (Zavala)


Iturria:
- Zavala, Antonio. "Alzo'ko Imaz bertsolaria" (Auspoa, 68-69-70)
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936"

Other works

Bertso jarri ezagunenak
San Inaziori bertso berriak ; Oiarbideko morroiarenak ; Heriotzako lezio on bat ; Bertso berriak, erbiari jarriak ; Eguarri bezperan da gau ditxosoa ; Azken juizioaren gai