Biographies - View details   To know more about this section

Juan Felix Iriarte "Berjinanto"

Personal details

Name
Iriarte, Juan Felix "Berjinanto"
Birth
1912 Sunbilla + Sunbilla < Malerreka < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country
Death
1987 Banka + Banka < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Juan Felix Iriarte Gainza Berjinanto 1912ko urriaren 1ean sortu zen Sunbillan. Arrunt haurrean Iruritara etorri zen. Ondotik, 1921ean, Aldudeko Koskarterat jin zen mutil, eta hor zuen bertsu moldatzen ikasi.
Gero, Bankan ezkondu zen Beronika Ospitalekin 1938ko uztailaren 4an. Bikotea emaztearen etxean kokatu zen, Berjinanton. Eskolan ez zen nehoiz ibilia eta laborantzatik bizi izan zen.

Hamasei urtetan hasi zen plazan kantatzen. Ardura Joanes Harriet Lassa Premundorekin ari zen bertsuka. Orohar, plaza anitz kurritu zituen Iparralde osoan.
Sari andana bat irabazi zuen bai eta xapelketak ere. Hara nola, Euskal Herriko xapelketa nagusian 5. atera zen 1936an, 3. 1950ean eta 7. 1951n. Nafarroako xapelketan, xapeldun izan zen 1936an.
Bankan omendua 1984ko ekainaren 24an, 1987ko otsailaren 15ean zendu zen.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
1930 inguruan

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Bankako kantiak; Behi baliosa; Denboraren egintzak; Etxahuni; Gora Baigorri; Hil piztua; Hitlerren amentsa; Koblak; Larrungo menditik; Nere moxkorra; Sunbillatik Bankara; Urteberrikari; Zazpi probintziak.