Biographies - View details   To know more about this section

Joakin Mari Jauregi "Panderi"

Personal details

Name
Jauregi, Joakin Mari "Panderi"
Complet name and surname
Jauregi Salaberria, Joakin Maria
Birth
1844 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1921 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Karlistetan ibili zen, beren amak bidalita. Andre Bixenta esaten zioten bere amari. Honek, semea ez ezik, anaiak, ilobak, adiskideak eta suhi-gaia ere bidali zituen. Guzira hemezortzi mutil. Joakin Mari Santa Kruz apaizarekin ibili zen eta zauritu egin zuten hankan. Gerra bukatu zenean ezkondu zen, baina emaztea berehala hil zitzaion eta Argentinara joan zen, Panpetara. 1885ean berriz Euskal Herrira bueltatu zen, urte hartan ezkondu baitzen bigarren aldiz. Gerratik ekarri zuen txira edo zauria ez zitzaion behin ere ondo sendatu. Berak egiten omen zuen belarrekin eta sendaketa, ez zion medikuari ikusten uzten. Azkenean, behintzat, txira hartatik hil omen zen. Gaiztotuta.

Iturria:
- Errenteriako bertsolari zaarrak (Auspoa, 74-75)