Biographies - View details To know more about this section
Joxe Agustin Lertxundi "Errikotxia"
Personal details
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertso-jartzailea
Biographical details
- Biography
- Pedro Inazio usurbildarra eta Maria Martina berastegiarra zituen guraso. 8 senide ziren eta bera laugarrena zen. Karlisten gerratean Iparraldera ihes egin zuen familia guztiak. Urruñan bizi izan ziren urte haietan fusilik hartu ez zezaten, frantsesa lardaskatzen zuela etorri omen zen handik. Erdera ere ondo egiten omen zuen.
Jose Agustinen aita-ama pontekoak, osaba-izenak ere zirenak, Orioko Muniota-berri baserrian bizi ziren, seme-alabarik gabe. Hauek, Jose Agustin etxera ekarri eta semetzat hartzea pentsatu zuten; baita ere alabatzat Errenteriako beren beste iloba bat, Josefa Antonia Arsuaga Segurola.
Osaba-izeben etxera etorrita, elkarrekin ezkondu ziren iloba biak eta bederatzi seme alaba izan zituzten. Patxi Errekondoren oso laguna zen. Patxik txistua jo eta Errikoetxiak danborra, holaxe ibiltzen ziren herriz-herri. Langile ona izateaz gain festazale amorratua zen. Arta-zuriketan ari zirela bertso zaharrak eta ipuinak kontatzen zituena zen. Txikia zen:
"- Errikotxia, zuk ere txiki denbora izan al zenduan?
- Bai, makiña bat urtean"