Biographies - View details   To know more about this section

Maximo Letona

Personal details

Name
Letona, Maximo

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Apotzagako (Eskoriatza) bertsolari taldeko kidea.
Leinzko Bailarako Bertso Txapelketako pardaidea hainbatetan: 1984, 1985, 1989

Biographical details

Biography
Eskoriatzako Marin auzoan (Gipuzkoa) jaio zen eta Arrasaten (Gipuzkoa) bizi da. Apotzagako (Eskoriatza, Gipuzkoa) bertsolari taldeko partaidea. Almeneko haur bertso-eskolatik sortutako bertsolari gazteen probaleku izan zen Apotzagako Hauzo Etxe elkartea. 1980ko hamarkadan antolatu ziren Leintz Bailarako Bertso Txapelketan parte hartu zuen bere garaiko kideekin eta belaunaldi berrikoekin. Haiekin topatzean ezagutu zuten hauek bertso-tradizio zaharra.

Garaiko bertso sariketa batzuetan parte hartu izan badu ere, Apotzagako bertsolari taldea (Ixidro, Xabier, Anjel eta Jose Luis San Migel, Kepa Urain, Joxe Ramon Beitia, Iñaki Plazaola, Julian eta Felix Oianguren, ...), inguruko plazak eta lagunartea izan ditu bere ohiko jardun toki; horietako batean Lazkao Txiki eta Joxe Jokain Mitxelenarekin aritzeko aukera izan zuen, Eskoriatzako zinean.