Biographies - View details   To know more about this section

Joxe Migel Bitoria "Anbuerri"

Personal details

Name
Bitoria, Joxe Migel "Anbuerri"
Complet name and surname
Bitoria Agote, Jose Migel
Birth
1887 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1931 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso-jartzailea
Bertso-paper saltzailea

Biographical details

Biography
Asteasuko Aranburu Berri baserrikoa. Bertsolaria, bertso-jartzailea eta bertso-paper saltzailea.

Bat-batean Txirritari txapelketan ere aurre hartutakoa, Bernardo Atxagak eta Joxean Goikoetxeak "Asteasu y Txirrita" 1929ko diskoaren inguruan egindako ikerketaren arabera:
"Anbuerri. Aranburu Berri, nahiago bada. Asteasuko Aranburu Berri baserrian 1887an jaiotako eta 1931n hildako Jose Migel Bitoria Agote. Asteasu y Txirrita diskoko Asteasu. Txirritari berari txapelketetan aurre hartu izan zion bertsolaria. Berdekeriak kantatu zalea. Bertsoak jartzen dirua ugari egin omen zuena. Asteasu ezizenez ageri da Koldo Mitxelena Kulturunean gordetzen diren Antonio Zabalaren agiri argitaragabe batzuetan. Halaxe izendatzen du Manuel Olaizola Urbieta Uztapide-k ere bere liburuan."

Uztapideren "Lengo egunak gogoan" liburuan ere bere aipamena agertzen da:

"Asteasuko Aranburu-berri, bertso-paperak saltzen ibiltzen zana.
Ura gizon lodia zan. Brusa beltza ibiltzen zuan ark soñean, eta lepoan pañuelo zuria. Eun bat kilo igual izango zan ura; gizon patxadazkoa.
Ark bertsoak berdeak izaten zituan. Guk uraxe nai. Bestela erosiko ez bagiñuzen ere, berdeak baldin baziran segituan erosiko giñuzen, da bai ikasi ere.
Baten, Zestuara feriara etorri zan kanta-paperak saltzera. Asi zan kantatzen, da orduan ere berdeak ark. Berealaxe mikeleteak arrimatu zitzaizka, ta ez kantatzeko. Ta ark baietz, ia zergatik ez, ba. Ta mikeleteak orduan:
- Bertsoak formalidade piska batekin jarri ta etorri beste batean! Orduan utziko dizugu! Oiek ez dira ametitzeko modukoak!
Bai, laister pentsatu zuen ark zer egin: plazan silla baten gañean txutik jarrita ari zan lenago, eta artzen du bere silla ta an dijoa tabernara, ta asten da an kantatzen.
Bazuan zeñek entzuna! Ango jendearen emana! Boza ederra zuan ark ere; ez Orioko Exkelak bezain ona, baina bai boza ederra. Ta hasi zan kantatzen tabernan, ta bazuan zeñek erosia. Ango tira beharra eta ango bultza bearra!
Mikeleteak mesede ederra egin zioten ari, kalte egiten ziotelakoan. Bestela erosiko etzutenak, orduan erosi egiten zuten papela. Mikeleteak kantatzea galerazia zala jakitea naikoa zan papela erosteko. Amar zentimo izaten zan papel bakoitza, baña ark diru-mordoa bildu orduan ere. Olaxe manejatzen zan ura."

Eta Mendaro Txirristakak ere bertsoak bota dizkio:
"Nagi samarra, baiña zintzua,
Asteasu'ko Aumerri;
almena izanik bertso politak
neska-mutil gaztieri;
mutil bikaiña ibilli oi zan
euskal erririkan erri."

Iturriak:
- 2018-04-21 Berria. Iragana orainari josteko beste hari bat. https://www.berria.eus/paperekoa/1787/026/001/2018-04-21/iragana_orainari_josteko_beste_hari_bat.htm ]
- Uztapide. Lengo egunak gogoan I. 49. orrialdean. http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10972.pdf ]
- Zavala, Antonio. Mendaro Txirristaka bertsolaria. 335 or. Tolosa: Sendoa, 1974. Auspoa; 120-122. 335 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10594.pdf

Ikus ere:
Diskaren kopia digitala entzungai hemen: http://www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/29121