Biographies - View details   To know more about this section

Migel Antonio Otamendi "Larraburu"

Personal details

Name
Otamendi, Migel Antonio "Larraburu"
Complet name and surname
Otamendi Olaskoaga, Migel Antonio
Birth
1829 Ugaldetxo + Ugaldetxo < Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1876 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Ezkongabea. Indar handiko gizona. San Inazio arrats batean Ardotxek eta Larraburuk elkarrekin afaldu omen zuten. Ugaldetxoko Mikelentxone baserrian sagardotegia omen zen, hortxe egin omen zuten afari hori. Afalondoan bertsotan hasi omen ziren. Ardotx ez izaki Larraburu adina, eta honek menderatu bestea. Larraburu gizon gustagarria izan behar zuen, eta beste horri berriz xitala eta gizatxarra. Ardotx hori, berak nahi bezala bere gustua egin ez zuenean, kanpora atera. Eta Larraburuk segi sagardotegian. Ardotx kanpora atera bai, baina urrutira gabe, zain gelditu zen, bazter batean. Larraburu sagardotegitik atera eta Ardotx ezkutuan zegoen tokira iritsi zenean, Ardotxek harri handi bat hartu eta buruan jo zuen Larraburu. Oraindik ere esaten dute zein lekutan pasa zen hori. Mikelentxonetik berehala, Itxaso baserria dago. Bien artean, bost bat harri-eskailera, bide-txarrean. Gaur ere ikusten dira. Hantxe itxoin omen zion Ardotxek Larrabururi. Antonio Zavalak dioenez 1858, 1869 edo 1875. urtean izango zen. Handik aurrera, ez zen Larrabururekin gizonik izan. Burutik galdu egin zen. Larraburuk bertsoak jarri zizkion Ardotxi barkazioa eskainiz. Barka zaizkiguzu gure zorrak.