Biographies - View details To know more about this section
Anjel Mari Peñagarikano
Personal details

- Name
- Peñagarikano, Anjel Mari
- Complet name and surname
- Peñagarikano Labaka, Anjel Mari
- Birth
- 1957 Albiztur + Albiztur < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertsolaria
- Specializations
-
Presenter Bertso irakaslea Epailea Gai-jartzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Aurkezle: Anoetan urtero Bertso antzerkia: Anoetan, berak bertsoak jarriz.
Epaile: Zaldibiko Artxanberri eta Fernando Amezketarran.
Irakasle: Tolosa eta Anoetako bertso eskolan, Euskaltegietan ere jarduna da.
Jartzaile: aginduz edo konpromisuz.
Biographical details
- Biography
- Batxilergo ikasketak egin zituen Tolosako Escolapioetan. Liburuak banatu eta saltzen, eta kafe makinen alokairuan aritu izan da lanean. Jaioleku duen Albisturgo Ostatuan bertsolari asko dira jan eta afalduak: Lazkao-txiki, Garmendia, Arozamena, Etxeberria, Joxe Agirre, Joxe Lizaso... Uztapide ere bertan izana da. Bere aitonak bertso zaharrak kantatzen omen zituen eta berak, txikitan, Lazkao Txikiren eta beste zenbaiten bertsoak ikasi zituen.
Bere lehen plaza Errenterian egin zuen, Xenpelar Sarian, 22 urtetan. Inori ezer esan gabe joan zen. Etxekoek, esaterako, egunkarian irakurrita jakin zuten semea kantatzekoa zela.
Amurizak bere lehen txapela lortu zuen garai hartan, eta horrek eragina izan zuen bere bertsokeran. 1982ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen, baita 1986 eta 1993koetan ere. 1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
First steps in bertsolarism
- Lehen plaza
- Errenterian, 1979an (Xenpelar sarian). Murua, Telleria.. Gai emaile, Olaskoaga. Epaile: Izazpi, Gabiria..
Publications
- Argitaratutako grabazioak
- "Bilintx" liburua, egokitua (Sendoa haur)
"Irriz eta malkoz" - Argitaratugabeak eta azterlanak
- EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
- Ekoizpen oharrak
- Estilo oso propioa duten bertsolarietakoa da Peña. Zirikatzailea, irri eragiten abila, baina sentimentuzko bertsoak botatzen ere badakiena. Hainbeste urtetan hainbeste plaza egin izana bertsozaleak dion estimuaren froga da, eta txapelketetan lortutako emaitzak bere mailaren adierazle.