Biographies - View details   To know more about this section

Anjel Mari Peñagarikano

Personal details

Name
Peñagarikano, Anjel Mari
Complet name and surname
Peñagarikano Labaka, Anjel Mari
Birth
1957 Albiztur + Albiztur < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Presenter
Bertso irakaslea
Epailea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Aurkezle: Anoetan urtero Bertso antzerkia: Anoetan, berak bertsoak jarriz.
Epaile: Zaldibiko Artxanberri eta Fernando Amezketarran.
Irakasle: Tolosa eta Anoetako bertso eskolan, Euskaltegietan ere jarduna da.
Jartzaile: aginduz edo konpromisuz.

Biographical details

Biography
Jaioleku duen Albisturgo Ostatuan bertsolari asko dira jan eta afalduak: Lazkao-Txiki, Txomin Garmendia, Arozamena, Patxi Etxeberria, Joxe Agirre, Joxe Lizaso... Uztapide ere bertan izana da. Bere aitonak bertso zaharrak kantatzen omen zituen eta berak, txikitan, Lazkao Txikiren eta beste zenbaiten bertsoak ikasi zituen.

Bere lehen plaza Errenterian egin zuen, Xenpelar Sarian, 22 urtetan. Inori ezer esan gabe joan zen. Etxekoek, esaterako, egunkarian irakurrita jakin zuten semea kantatzekoa zela.

Amurizak bere lehen txapela lortu zuen garai hartan, eta horrek eragina izan zuen bere bertsokeran. 1982ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen, baita 1986 eta 1993koetan ere. 1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.

Estilo oso propioa duten bertsolarietakoa da Peña. Zirikatzailea, irri eragiten abila, baina sentimenduzko bertsoak botatzen ere badakiena. Hainbeste urtetan hainbeste plaza egin izana bertsozaleak dion estimuaren froga da, eta txapelketetan lortutako emaitzak bere mailaren adierazle.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Errenterian, 1979an (Xenpelar sarian). Murua, Telleria.. Gai emaile, Olaskoaga. Epaile: Izazpi, Gabiria..