Biographies - View details   To know more about this section

Karla Santisteban

Personal details

Name
Santisteban, Karla
Complet name and surname
Santisteban Olabarria, Karla Jon
Birth
1946 Orozko + Orozko < Arratia-Nerbioi < Bizkaia < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Epailea
Specializations
Bertso-eskola sortzailea
Bertso-eskolako eragilea
Epailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Jon Gerrero, Serapio Lopez eta Josu Aldama 1981an UEU-n Xabier Amurizak eman zuen ikastaro batera joan ziren. Ikastaroan Laudioko Txaberrekin elkartu ziren. Urte horretan, Laudio ondoko Aretako Tunel tabernan elkartzen hasi ziren eta horrela sortu zuten Arabako lehenengo bertso-eskola. Gero beste batzuk joan ziren elkartzen Pedro Mari Bizkarguenaga, Emiliano Diez, Iñaki Mendiguren, Juanjo Respaldiza, Juan Mari Fernandez, Peli Pagazaurtundua, Ion Pagoaga eta Karla Santiesteban.


1991eko San Prudentzio Sariketan kantatu zuen, 2002 eta 2003ko Arabako Bertsolari Txapelketan.
2000ko San Prudentzio Sariketan lehendabiziko aldiz epaile lana eta 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketarako aurrekanporaketetan berriro ekin zion.
Gai-jartzailea : Aiarako Gazteen Txapelketetako 91,92,93,94 eta 96ko eta Laudion hiru bertso tramatan.
Antolatzailea: E.H.ko Txapelketan Laudioko saioan (lehenengotarikoan edo 1997 inguruan)
Bertsolaritza irakaslea ikastetxetan : Laudio institutuan 1987tik-edo 2008-09raino. 1992an eta 1993an -II eta III. Lehiaketetan- institutuko ikasleek Sabandoko “Juan Bautista de Gamiz” 1.Saria irabazi zuten.

Biographical details

Biography
Txikitan Bilbon galdu zuen euskara, gazte garaian Gasteizen berreskuratu zuen. 20 urte zituela bertsozaletu zen Orozkon bizi zenean. 1982an, Aiaraldeko Bertso-Eskolan (Areta) hasi zen baina lehenago bere kabuz saiatu zen. 1991ean San Prudentzio Sariketan kantatu zuen.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Bertsolari, 1988ko Prudentzio saria
Araba Euskaraz baten Gasteizen 1991ean.
Epaile, 2000eko Prudentzio saria