Biographies - View details   To know more about this section

Iñaki Sarriugarte

Personal details

Name
Sarriugarte, Iñaki
Complet name and surname
Sarriugarte Irigoien, Iñaki
Birth
1953 Bilbo + Bilbo < Bilboaldea < Bizkaia < Basque Country
Death
2025 Galdakao + Galdakao < Bilboaldea < Bizkaia < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Gai-jartzailea
Specializations
Epailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Gai-jartzailea:
Mungiko taldeko gai-jartzaile taldekoa kidea.
Araba-Bizkaiko Txapelketetako gai-jartzaile taldea: 1985, 1987, 1990, 1992, 1994, 1996 eta 1998.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko taldea: 1993
Epailea:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1986 eta 1989.
Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 1985 (kanporaketa), 1987 eta 1990
Prudentzio Deuna Saria (Araba): 1991
Juanjo Basterra Bertso-paper Lehiaketa (Santutxu, Bilbo): 1991.
Balentin Enbeita Bertso-paper Lehiaketa (Muxika): 1988, 1989,1990, 1991, 1992 eta 1994.
San Antontxu Bertso-paper Lehiaketa (Mungia): 1998tik 2023ra.


Biographical details

Biography
Bilbon (Bizkaia) jaio zen 1953ko abuztuaren 29an. Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta Irakaskuntza Ertaineko eta IRALE programako irakaslea izan da. Oro har euskaltzalea izaki, ekarpen esanguratsuak egin ditu bertsolaritzaren eta literaturaren alorrean.

Lagunarteko giroak erakarri zuen bertsolaritzara. Mungiako taldea deituriko kidea izan da eta, besterik beste, urte askotan hartu du parte Mungiako bertso saioen antolatzaile eta gai-jartzaile taldean. Giro horretan, hasieratik lerrokatu zen Bertsozale Elkartearen proiektuarekin, eta epaile izan da Elkarte horren eskutik 1985ean antolatutako lehen Araba-Bizkaiko bertsolari kanporaketan. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa (1986, 1989) eta Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako (1987, 1990) epaimahaikoa izan da gero hainbat urtetan, eta bigarren honetako gai-jartzaile taldeko kidea 1987tik 1998ra bitartean antolatutako guztietan. Horrez gain, besterik beste, Bizkaia eta Euskal Herriko Eskolarteko txapelketetako eta San Antontxu eta Balentin Enbeita Bertso-paper lehiaketetako ekitaldi askotako epaimahaikidea izan da.

Literatura arloan, berriz, hainbat argitalpenen edizio berrien moldakuntzan hartu du parte. Artikulu idazle emankorra izan da eta bere lerroak utzi ditu Jakin, Euskaldunon Egunkaria, Karmel, Idatz&Mintz, Mendebalde, Binke! eta abarretan.

Galdakao eta Usansoloko Binke! euskarazko komunikabidearen bultzatzaileetakoa izan da. Euskaltzaindiak Ohorezko Euskaltzain izendatu zuen 2024ko maiatzaren 31n.

Galdakaon (Bizkaia) zendu da 2025eko uztailaren 6an, 72 urte betetzear.

Publications

Beste argitalpenak
Batetik bestera (Eusebio Erkiaga): edizio berriaren moldakuntza eta sarrera. Labayru ikastegia, 1985
Jaioterri maitea" (Jose Manuel Etxeita): edizio berriaren moldakuntza eta sarrera. Labayru ikastegia, 1988
Arranegi (Eusebio Erkiaga): edizio berriaren moldakuntza eta sarrera. Labayru ikastegia, 1993
50 olerki gandiagatar : berrogeita hamar urte (1951-2001) hitza zizelkatzen. Labayru ikastegia, 2001
Poema argitaragabeak (Bitoriano Gandiaga). Taldean. Labayru ikastegia, 2005