Biographies - View details   To know more about this section

Beñat Soule

Personal details

Name
Soule, Beñat
Complet name and surname
Soule Haristoy, Beñat
Birth
1947 Irisarri + Irisarri < Arberoa < Baxenabarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Epailea
Specializations
Presenter
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Gai-jartzailea
Researcher
Bertso-kazetaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Epaile:
Baxenafarroko kopa (Ortzaize): 1994 eta 1995.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2001, 2002 eta 2003.
Xilaba Txapelketa: 2010, 2012, 2014 eta 2016.
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2011, 2012 eta 2013.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia (taldekidea): 2001.
Eskolarteko Bertsulari Gazteen Xalpelgoa, bat-batean eta idatzian: 2000tik 2016ra.
Hernandorena saria: 2007, 2009 eta 2010.
Urdiñarbeko (Zuberoa) Musika Eguneko bertso idatzien lehiaketa: 1999tik 2007ra.
Iparragirre bertso idatzien lehiaketa (Urretxu): 1988 eta 1990.

Gai-jartzaile eta aurkezle:
Ipar Euskal Herriko plaza ugaritan (omenaldi, txapelketa, estreinaldi, kultur aste, bertso bazkari edo afari, kermeza, ...) aritua da. 1975an Irisarrin zuzendu zuen lehen saioa eta azkena 2013an Uztaritzen. Tartean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurkezle lanak egin ditu 1991, 1992 eta 1993an.

Bertso-jartzaile:
Lan oparoa du egina, bere gogoz edo enkarguz. Zenbait abesbatzen (Lapurtarrak, Uztaritzeko parrokia, ...) kantuentzat hitzak jarri ditu.

Bertsolaritza irakasle:
Eskola elebidunetan (2007-2011): Hazparne (kolegio eta lehen mailako eskola), Uztaritze (lehen mailako eskola), Urruña (lehen mailako eskola), Kanbo (kolegio eta lehen mailako eskola).

Ikertzailea:
Ipar Euskal Herriko bertso mugimenduaren jarraitzaile eta ikertzailea da. Lan aipagarrienak: "Neurtizlari Bertsulari Iparraldez" (Euskaltzaleen Biltzarra, 2011), XV. mendetik XX. mende bukaera arteko Baxenafarroa, Lapurdi eta Zuberoako bertsolari eta bertsojartzaileen biografiak eta beren ekarpen esanguratsuenak biltzen dituen liburua, eta "Bertsularien artea: bertsularitza zer den jakiteko", Fermin Miura, Aitor Sarasua eta Jean Louis "Laka"rekin argitaratutako dibulgazio liburua.

Biographical details

Biography
Born in Irisarri, Lapurdi. 54 years old. He is Secretary of the Iparraldeko Bertsularien Lagunak Association and has been a panel member at the Navarre Championships in recent years. A substitute judge this year.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Gai-jartzaile gisa: 1975, Irisarri
Epaile gisa: Baxenafarroako kopa, 1994, Ortzaitze

Publications

Argitaratutako liburuak
Neurtizlari Bertsulari Iparraldez. Euskaltzaleen Biltzarra, 2011
Argitaratugabeak eta azterlanak
Mende erdi bat bertsu plaza. Iparraldeko bertsu-saioen mugimendua (1961-2010): Baxenafarroa, Lapurdi eta Zuberoan antolatu diren bertso-saioen zerrenda. Jarraipena ematen ari zaio: 2011-2016 eta hortik aurrera urtez urte.