Biographies - View details   To know more about this section

Mikel Taberna

Personal details

Name
Taberna, Mikel
Complet name and surname
Taberna Irazoki, Mikel
Birth
1957 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Gai-jartzailea
Specializations
Presenter
Bertso-jartzailea
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Biologia ikasketak egin zituen Nafarroako Opusen Unibertsitatean.

Eusko Ikaskuntzak Eugenio Arraizaren eskutik Iruñean antolatu zuen bertsolari ikastaro bat egin zuen, eta bertan Xabier Amuriza izan zuen irakasle. Ordukoz bertsozalea zen, baina ikastaro haren ondorioz, bertan ezagutu zuen jendearekin batera murgildu zen sakonago bertsolaritzan.
Lehen plaza, 1984ko martxoan egin zuen Etxarri Aranatzen, Nafarroako Txapelketaren baitan. 1984tik 1988ra hartu zuen parte Nafarroako Txapelketan. Bi alditan finalera iritsi zen: 1986an eta 1987an. Bertsolari gisa bortz bat urtez aritu zen: 1984tik 1989ra bitarte. Gero, saioetako gai-emaile gisa hasi zen, lehenik Nafarroako Txapelketan, 1990 aldera, gero lehiatik kanpoko saioetan ere aritu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusian ere aritu zen, hala gai-emaile nola aurkezle lanetan, 2005 arte. Handik honat, saio solteren bat bertzerik ez du aurkeztu.

Zerbait aritu da bertso-paperetan, baina ez da jardun jarraitua izan. Iruñeko Udalaren bertso-paperen lehiaketaren lehenbiziko saria eskuratu zuen 1992an.

Literaturan, baditu zenbait lan argitaraturik: “Mendearen ilunabarrean” poema bilduma (1996, Arabako Foru Aldundia); “Errege eguneko panpina” ipuina (2000, Kutxa fundazioa); "Txokolatezko dinamita" ipuin bilduma (2001, Susa); "Ibaiak nahi duen tokiraino", narrazioa (2006, Pamiela); "Alkasoroko benta" eleberria (2013, Susa); “Harritik hazia” antzezlana (2017, autoedizioa); "Arkanbele kantak" poema bilduma (2021, Susa); eta “Julia Fernandez Zabaleta pastorala” (2024, Zaldiko Maldiko elkartea).

Kolaborazioak egin izan ditut eta jarraitzen dut egiten zenbait komunikabidetan: Euskaldunon Egunkaria; Nafarkaria; Diario Vasco; Ttipi-Ttapa; Argia; Bertsolari; Nabarra; Xorroxin irratia eta Euskalerria irratia, besteak beste.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Jendaurreko lehen saioaz ez da oroitzen
Nafarroako txapelketan kantatu zuen lehen aldia: 1984-03-10 , Etxarri Aranatz (Ernest Alkhat, Moises Jaso, Joxe Fermin Argiñarena, Lontxo Aburuza, Antonio Olano, Joxemari Fagoaga, Xalbador Madariaga eta Fermin Ibarra kantukide) (Nafarroako txapelketako kanporaketa)