Biographies - View details To know more about this section
Iñaki Viñaspre
Personal details
- Name
- Viñaspre, Iñaki
- Birth
- 1984 Abetxuku + Abetxuku < Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Basque Country
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertsolaria
- Specializations
-
Sariketa edo lehiaketa sortzailea Organizer Presenter Bertso irakaslea Bertso-irratsaiogilea Epailea Eragilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertsolari:
Arabako Bertsolari Txapelketa: 2002, 2003 parte-hartzaile; 2004, 2005, 2006, 2008, 2009, 2011, 2013, 2017, 2020, 2022, 2024 finalista; 2007, 2015 txapeldunorde; 2019 Txapelduna.
Arabako Kuadrilarteko Txapelketa: 2023 (Katuko Muñoak) Txapeldunak.
Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelelkta: 2001, 2002 Txapelduna.
Biographical details
- Biography
- Gasteizen (Araba) jaio zen 1984ko urtarrilaren 21ean. Lehen Hezkuntzako irakasletza du lanbidea. Arabako plaza askotako bertsolaria da.
Bertso-eskolaren eskutik sartu zen bertso munduan (2000), eta bertsolaritzaren alor ugari jorratu ditu orduz gero bertsolari arabar honek: bertsogintza, bertso-irakasletza, antolakuntza, gai-jartzailetza etab.
Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zen 2001 eta 2002an. Urte honetan hartu zuen parte lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan; orduz gero antolatu diren Txapelketa horretako edizio guztietan hartu du parte, finalista izan delarik 2004 urtez gero antolatu diren guztietan: txapeldunordea izan da 2007an eta 2015ean, eta Txapelduna 2019an. Arabako Kuadrillarteko txapelketa irabazi zuen 2023an, "Katuko muñoak" taldearekin.
Arabako Bertsozale Elkarteko irakaslea eta udalekuetako begirale izan da urte askotan 2019ra bitartean. Horrez gain, Bertxoko sariketaren antolakuntzaz eta Hala Bedi irratiko Bertxoko saioaren esatari lanez ere arduratu da urte askotan. Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kidea izan da.

